Tipula-zopa gozo bat prestatzen irakatsiko dizugu. Klasiko bat da Frantziako sukaldaritzan.

Ikasi Tipula-zopa gozo bat prestatzen. Klasiko bat da Frantziako sukaldaritzan

2024ko urtarrilaren 23a

Tipula-zopa errezeta huts bat baino askoz gehiago da. Plater klasikoa da Frantziako sukaldaritzan, historia eta tradizio handikoa. Mundu guztiko ahosabaiak konkistatu ditu, eta zure sukaldean prestatzera gonbidatzen zaitugu orain. Prest zaude?

Erdi Aroan du jatorria, eta, tipula-zopa denborarekin aldatuz joan den arren, plater suspergarria izaten jarraitzen du, hasieran bezala. Hala, ezin hobea da neguko hilabeteetarako.

Gainera, sukaldaritza tradizionalak duen balioaren eta oinarrizko osagaien garrantziaren erakusgarri da. Gazta urtu ugarirekin estaltzen den ogi txigortuaren testura kurruskariak bat egiten du tipula karamelizatuaren leuntasunarekin eta arrautzarekin. Zapore-sinfonia harmoniatsu bat da horren guztiaren emaitza.

Gogoko badituzu lapikokoak, Parisko bistro batean zaudela irudituko zaizu Tipula-zopa gozo hau prestatzen duzunean. On egin!

Tipula-zopa prestatzeko gure errezeta urratsez urrats

4 lagunentzako osagaiak

  • 1 kg tipula gozo.
  • 60 ml oliba-olio birjina estra.
  • 30 g gurin, gatzik gabea.
  • 1 koilarakada irin.
  • 200 ml ardo zuri.
  • 1,5 litro ur.
  • Gatz larria.
  • Piperbeltz beltza.
  • 24 xerra baguette.
  • 4 arrautza.
  • 150 g emmental gazta, gratinatzekoa.

Pausoz pauso

1. Sutarako ontzi sakon batean, sueztitu su motelean tipula gozoa, julianan ebakita, olio apur batekin eta gurinarekin, 20-25 minutuz. Tipulak gorritu egin behar du, eta apur bat karamelizatu.

Paso 1 Sopa de cebolla: en un recipiente hondo para el fuego, pochar la cebolla dulce cortada en juliana con un hilo de aceite y la mantequilla

Paso 1B Sopa de cebolla: la cebolla ha de pochar y caramelizar ligeramente

2. Bota irina, eragin, eta utzi egiten minutu batzuk.

Paso 2 Sopa de cebolla: añadir la cucharada de harina, remover y dejar que cocine unos minutos más

3. Estali ardo zuriarekin eta igo sua pixka bat. Eragin eta, alkohola lurruntzen denean, gaineratu ura.

Paso 3 Sopa de cebolla: Cubrir con el vino blanco y subir ligeramente el fuego

Paso 3B Sopa de cebolla: cuando haya evaporado el alcohol, añadir el agua

4. Bota gatz eta piper gehiago, behar badu, eta egosi guztia batera 15-20 minutuz.

Paso 4 Sopa de cebolla: rectificar de sal y pimienta, y poner a cocer

5. Bien bitartean, berotu labea eta txigortu pixka bat baguette-xerrak (5 bat minutuz, 200 ºC-ra).

Paso 5 Sopa de cebolla: tostar ligeramente las rodajas de pan

6. Prestatu labean sartzeko moduko 4 ontzi sakon, eta jarri arrautza bana bakoitzean.

Paso 6 Sopa de cebolla: Preparar 4 recipientes hondos y añadir un huevo

7. Banatu tipularen eta saldaren nahaste bero-beroa ontzietan, arrautzen gainean.

Paso 7 Sopa de cebolla: Repartir el caldo bien caliente

8. Jarri gainean ogi txigortuaren xerrak (ontziaren diametroaren araberakoa izango da kantitatea) eta emmental gazta arraspatu ugari.

Paso 8 Sopa de cebolla: Colocar las rodajas de pan tostado y queso emmental rallado

9. Sartu labean eta atera ongi gratinatuta dagoenean. Nahikoa izango da 4-5 minutuz edukitzea potentzia maximoan eta grillarekin.

Paso 9 Sopa de cebolla: Llevar al horno y retirar en cuanto gratine bien

Beste gomendio batzuk

Ezagutu Mercadonan dituzun 5 tipula-motak eta ikusi zein den egokiena zopa hau prestatzeko.

Ez huts egin gure negurako krema osasungarrien atala.

Sartu zure dietan fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak, onak baitira zure elikadura orekaturako.