Ez zara orain arte ausartu Musaka prestatzen? Bada garaia. Errezeta honen bidez, jakingo duzu zein erraza den, eta zer gozo aterako zaizun.
Bizitzan behin gutxienez dastatu beharreko plater horietako bat da Musaka. Europako zenbait kulturatan tradizionala da, batez ere Balkanetan eta Ekialde Ertainean. Gaur egun Greziako gastronomiaren ikur bihurtu da.
Alberjinia-lasagnaren moduko bat da, eta jatorria Antzinaroan du. Denborak aurrera egin ahala, haragiaren eta begetalen konbinazio jakintsu honek bilakaera oparoa izan du, zenbait osagai gehituta, eta mundu osoan egin da ospetsu.
Hona hemen gure jarraibideak etxeko Musaka prestatzeko; harrituta geratuko zara emaitza bikainarekin. Ikusiko dituzu gurekin?
Musakaren errezeta prestatzeko gure pausoz pausokoa
6 lagunentzako osagaiak
- 2 patata.
- 1 alberjinia
- Olioa.
- Gatza.
- 2 baratxuri-atal.
- 2 tipula gozo.
- 500 g txahal-haragi txikitu.
- Piperbeltz beltza.
- Intxaur muskatua
- 1 poto tomate birrindu (800 g).
- 800 ml bexamel
- 100 g gazta erdiondu.
Pausoz pauso
1. Zuritu patata, eta xaflatan moztu; gehienez zentimetro erdiko xaflak.
2. Moztu alberjinia tamaina bereko xerratan; zentimetro eta erdi inguruko xerrak.
3. Gorritu patatak su ertainean bi aldeetatik zartagin zabal batean, hari bat oliorekin. Ez dira guztiz kozinatu behar: bakarrik gorritu, eta erdi eginda geratu behar dira. Gorde geroko paper xurgatzailean, eta gehitu gatza.
4. Zartagin berean, gehitu olio pixka bat, eta txigortu alberjiniak bi aldeetatik. Gorde geroko paper xurgatzailean, eta sakatu eskuarekin, gehiegizko koipea kentzeko. Bota gatza.
5. Aldi berean, txikitu baratxuri eta tipulak, kubo txikitan. Gehitu hari bat olio eltze zabal batean, eta bota baratxuria eta tipula. Bota gatza eta piperra.
6. Garden daudenean, gehitu haragia, eta jarri su bizian. Gatzpipertu, eta gehitu intxaur muskatua; eragin harik eta haragia kozinatuta egon arte.
7. Gehitu tomate-birrindua (poto bat) berehala, eta utzi su eztian 40 bat minutuz. Gisatua lehortzen bada, gehitu ur pixka bat. Bota gatza.
8. Jarri patata-oinarri bat laberako egokia den kazola errektangular batean. Egin beste geruza bat berenjenekin. Bota haragi-gisatua (ondo urrituta) haren gainera, eta estali dena bexamelarekin.
9. Bota gainean gazta erdiondu birrindua, eta egin labean dena 200 ºC-an 30-40 minutuz.
10. Utzi erretilua giro-tenperaturan 20 minutuz, eta, ondoren, atera moldetik, platereratu eta gozatu musakaz.
Beste gomendio batzuk
Nahiago badituzu haragirik gabeko aukerak, hemen duzu Lasagna beganoaren Errezeta bat.
Eta sukaldean esploratzen jarraitzeko, arto-irina aurrekozinatua erabiltzen duten 5 errezeta proposatzen dizkizugu.