Aurrez egositako arto-irina sukaldaritza latinoamerikarraren oinarrizko osagaietako bat da. Gainera, ez du glutenik.
Produktuaren ezaugarri nagusiak, nola erabiltzen den eta hura erabiliz presta daitezkeen errezetarik jangarrienak ezagutu nahi?
Mercadonako aurrez egositako arto-irinaren ezaugarriak
- Ezin hobea Latinoamerikako plater tipiko batzuk prestatzeko: arepak, enpanadak, gaztazko ogi-opilak, etab.
- % 100 aurrez egositako arto-irina. Glutenik gabea
- Urarekin eta gatzarekin nahasten da, eta olioa ere gehitu dakioke.
- Frijituta edo plantxan presta daiteke.
Arto-irinarekin presta ditzakezun errezetak
Arrautza-arepa steak tartar-arekin
- Ontzi batean, jarri 265 ml ur.
- Bota gatza eta, pixkanaka, arto-irina (200 g); bitartean, oratu, nahi duzun testura izan arte.
- Utzi pausatzen 5 minutuz.
- Berotu ekilore-olioa 190 °C-an.
- Prestatu arepak, eta frijitu. Frijitu bitartean, olioa botako diogu gainetik arepari, geruzetako bat souffléa balitz bezala geratzeko eta arrautzari tokia egiteko.
- Kendu olioa eta xukatu.
- Ireki alde batetik, sartu arrautza, eta frijitu berriro 1 minutu eta 40 segundoz. Gorde.
Steak tartar-a prestatzea
- Ebaki 60 g azpizun labanaz, eta jarri beratzen gainerako osagaiekin (3 g mostaza, 8 g tipula beratz fin-fin, 3 g kapar, 10 ml oliba-olio, tabasko-tanta batzuk —nahierara—, gatza, piperbeltza eta tipulina).
Bukaera eta aurkezpena
- Ebaki arepa alde batetik, labanaz; kontuz, ez dadila gorringoa atera. Jarri steak tartar-a pixkanaka, eta beratu arrautza-gorringoarekin.
Santanderko arepa begetarianoa txingarretan erretako porruekin eta ahuakate-saltsa tartariarrarekin
- Ontzi batean, jarri 265 ml ur eta gatza, eta, pixkanaka, bota 200 g arto-irin; bitartean, oratu egingo dugu, nahi dugun testura izan arte.
- Utzi pausatzen 5 minutuz.
- Prestatu arepak, eta jarri ondo berotutako zartagin batean; egin bi aldeetatik, gorritu arte.
- Gorde.
Nola prestatu txingarretan erretako porruak
- Kendu zati berdea 2 porruri, eta erre sugarretan, erabat erreta geratu arte.
- Txikitu 100 ml ekilore-oliotan, ore arina izan arte. Horrela, porruaren txingar-zaporea areagotuko dugu.
- Ebaki 2 porruak zatitan, eta egosi lurrunetan 30 minutuz.
- Zigilatu porruak txingarretan edo zartaginean.
Nola prestatu saltsa
- Ebaki arrautza egosi bat, eta bereizi zuringoa eta gorringoa.
- Txikitu xehe-xehe 25 g kapar eta 25 g ozpinetako luzoker.
- Ebaki 50 g tipula eta 10 g perrexil brunoise erara, fin-fin.
- Nahasi osagai guztiak 50 g maionesarekin eta 200 g guakamolerekin.
Bukaera eta aurkezpena
- Jarri porruak areparen gainean, hosto erreen olio apur batekin eta, amaitzeko, bota saltsa tartariarra.
Behi-haragi urdaiztatuz betetako gazta-arepa Boloniako erara
- Bol batean, jarri 265 ml ur eta gatza, eta, pixkanaka, bota 200 g arto-irin, ore homogeneoa izan arte.
- Gorde 5 minutuz.
- Prestatu arepak eta gorde hozkailuan, film-paperez estalita.
Nola prestatu olio errea
- Ebaki 2 tipula, 2 azenario eta 2 apio-adaxka, brunoise erara, eta frijitu arin.
- Gehitu ezkaia eta erromeroa, txikituta.
- Busti 300 ml ardorekin eta utzi loditzen ¾.
- Bota 500 g tomate-saltsa eta utzi egosten 10 minutuz.
Haragi urdaiztatuz egindako betegarria
- Lapiko batean, jarri behi-haragi urdaiztatua, olio errearekin batera, betegarri homogeneoa izan arte.
Bukaera eta aurkezpena
- Zartagin bero batean, zigilatu arepak, bi aldeetatik. Jarri gouda gazta-xerra bat erdian, eta, gero, bete saltsa boloniarrarekin nahasitako haragi urdaiztatuarekin.
Oilasko urdaiztatuz betetako enpanada garagardo-puntuarekin
- Bol batean, jarri 265 ml ur, kurkuma pixka bat, koloratzailea eta gatza.
- Pixkanaka, bota 200 g arto-irin eta oratu, testura homogeneoa izan arte. Gorde.
Nola prestatu olio errea
- Gorritu 3 baratxuri-ale xerratu.
- Bota 2 tipula juliana eran ebakita, eta gorritu 3 minutuz.
- Bota piper gorri bat eta berde bat, juliana eran ebakita, eta frijitu dena su ertainean, bigun egon arte.
- Nahasi prestatzen den bitartean.
Nola egin oilasko-salda sagardo-puntuarekin
- 100 ml oliba-oliotan, birrindu 2 baratxuri-ale, eskukadatxo bat kumino eta martorri-hosto batzuk.
- Arin frijitu tipula bat eta 2 azenario, eta bota aurreko nahasketa.
- Utzi egosten 2 minutuz.
- Gehitu litro bat garagardo, eta utzi loditzen, erdiraino.
- Estali 2 litro oilasko-saldarekin, eta utzi dena batera egosten, salda oso kontzentratua egon arte. Iragazi eta gorde.
Bukaera eta aurkezpena
- Lapiko batean, jarri olio errea eta oilasko urdaiztatua, eta, pixkanaka, bota oilasko-salda garagardo-puntuarekin, betegarria oso zukutsua egon arte.
- Prestatu enpanada eta frijitu.
Mantxako gaztarekin egindako almojabana
- Urtu 180 g gurin eskuz.
- Nahasi 2 arrautza 40 g azukrerekin eta 10 g gatzekin.
- Bol batean, jarri arrautzak, azukrea, gurin urtua eta 150 ml esne-gain, eta, pixkanaka, gehitu 400 g arto-irin eta 13 g legamia-hauts.
- Oratu pixkanaka.
- Azkenik, bota 250 g Mantxako gazta birrindu eta 50 g esne-hauts, oratu dena integratuta geratu arte, eta utzi pausatzen.
- Moldatu bola ertainak eta sartu labean 180 °C-an 15 minutuz. Utzi pausatzen.
Beste gomendio batzuk
Arrautza-zuringoarekin egindako 4 errezeta gozo prestatzen erakutsiko dizugu.