Futbolaren hitzordu handia hastera doa. Etxekoekin edo lagunekin ikusiko duzu partida? Bada, ez izan zalantzarik: laguntzeko, aukeratu jaki goxoenak.
Aperitibo eta edari batzuk proposatzen dizkizugu, jokaldi onenak ospa ditzazuen. Ezin goxoagoak eta prestatzen eta kontsumitzen errazak, mokadu on bati dagokion moduan. Aparteko aukera daukagu. Eta den-dena lehen mailakoa!
Gozatu futbolik onenaz etxean aperitibo eta edarien sorta eder honekin
Cider
Aukeratu gehien gustatzen zaizun zaporea golik ikusgarrienak ospatzeko. Eta ez ahaztu hotz-hotza dagoela edatea:
- Sagarra
- Marrubia-Lima.
Crunchy koktela
Fruitu lehor kurruskariak, edari baten laguntzarekin partidaz gozatzeko!
Patata frijituak
Aperitiborik klasikoena ezin da falta izan. Orain, gainera, kalitate hobearekin frijituta.
Patata-tortilla, tipularekin edo gabe
Patata frijituak klasikoak badira, patata-tortilla, tipuladuna nahiz tipula gabea, klasikoa eta aldi berean antologikoa da. Atera pintxo goxo batzuk, eta has dadila martxan baloia!
Aguasal pipita erraldoiak
Ezinbesteko aperitiboekin jarraituko dugu. Seguruenik, hauxe da futbola ikusi bitartean jateko egokiena.
Hatzak zupatzeko olibak
Goxo-goxoak eta formatu berri batean aurkeztuta; hau ere ezinbesteko aukera futbol-partida baterako aperitibo-aukerarako.
Krispetak
Azken jokaldia komentatzen duzuen bitartean, ezin dira falta izan jadanik eginda dauden krispeta kurruskari goxo batzuk.
Kakahuete zuritu frijituak
Partekatu kakahuete frijitu goxo batzuk, eta ez galdu final handiaren xehetasun bat ere. Gainera, kalitate hobeko kakahueteak ditugu orain (Txinatik ekarri beharrean, Argentinatik ekartzen ditugu): zapore handiagoa dute, kurruskariagoak dira eta gatza homogeneoki banatua dute.
Txerri gizenduaren urdaiazpikoa (labanaz ebakia)
Ez dadila falta izan urdaiazpiko honen zapore bikaina! Eta zer erosoa den xerraren tamaina eta lodiera perfektuekin labanaz ebakita edukitzea.
Muskuiluak eskabetxean
Gozatu jokalekuko jokaldi onenez muskuilu goxo hauekin.
Lukainka- eta oilasko-makilatxoak
Makilatxo hauek arrakasta handia izango dute. Jateko oso erosoak, eta pikoekin jateko ezin hobeak.
Guakamolea
Golik gehien sartzen duen aperitiboa! % 95 ahuakate freskoz egina. Ezin hobea partidan natxo edo barazki gordin batzuk bertan bustitzeko.
Gazta Zaharra
Beti dago tradizio onenerako tokia. Denoi gustatzen zaigu zapore biziko gazta zahar txigortu hau. Behi-, ardi- eta ahuntz-esnea ditu.
Antxoa-banderillak
Eliteko futbolari pizgarri bat emateko pintxo zaporetsua. Gainera, produktua irekitzeko sistema hobetu dugu, eta olio gutxiago du orain, % 100 ahoratu dezazun.
Hummusa
Dip eran edo zabalduta jateko beste aperitibo ideal bat. Hummus klasiko honek futbolzaleak zoratuko ditu.
Oilasko arrautzaztatua (Jateko Prest)
Futbol onarekin konbinatzeko beste aukera bat. Jan itzazu oilasko arrautzaztatuaren zatiok ketchup edo barbakoa-saltsarekin.
Falke garagardo txigortua % 0,0
Zer egingo genuke garagardo hotz on batzuk gabe? Zapore guztia duen Falke garagardo txigortu % 0,0 hau ezin egokiagoa da alkoholik hartu nahi ez edo hartu ezin dutenentzat.
Pizzak Napoliko erara
Beste gomendio batzuk
Bilkura amaitzeko gutizia goxo bat? Ideia ona! Txokolatezko trufak, pastak, bizkotxoak…
Futbol-hitzordu handi honi amaiera bikaina emango diozu beste aukera honekin ere: Tamaina ertaineko kono izoztuak.