Probatu itzazu gure maionesen kalitate-hobekuntzak.

Hemen duzu gure maionesei buruzko guztia

2022ko otsailaren 18a

Gustatzen zaizu jatorduei gure Maionesekin laguntzea? Hala bada, egin dizkiegun kalitate-hobekuntzak probatu behar dituzu. Gainera, nabarmen murriztu dugu haien ontzietako plastiko-portzentajea.

Den-dena jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Zer hobetu dugu gure Maionesen kalitatean?

Produktuaren ezaugarri hauek landu ditugu:

  • Zaporea hobetu dugu.
  • Testura sendoagoa da orain.
  • Azukre gutxiago dute.
  • Aroma naturalak eta limoi-kontzentratua erabili ditugu.

Zer hobetu dugu produktu horien ontziek plastiko gutxiago izan dezaten?

  • Plastikozko ontziaren ordez beirazko potoak erabiltzen ditugu orain lau produktutan.

Imagen Texto 1 Mayonesas euskera

  • Beste bi maionesa-moten ontziek plastikozkoa izaten jarraitzen dute, baina blisterra kendu diegu (ontziaren inguruko plastikoa), eta etiketa paperezkoa da orain.

Imagen Texto 3 Mayonesas euskera

  • Maionesa-ontzietan plastiko gutxiago erabilita, 900 tona aurrezten dira urtean material horretan.

Imagen Texto 2 Mayonesas euskera

Erabiltzeko modua eta bi errezeta-iradokizun

Gure maionesak probatu nahi badituzu, ontzia ireki eta zuzenean hartu besterik ez duzu plater hotz zein beroak laguntzeko, prestatzeko, bustitzeko edo apailatzeko. Maionesak konbinatzeko bi errezeta erraz eta gozo proposatzen dizkizugu:

Esparrago zuriak maionesarekin

Sarrerako plater gozo hau prestatzeko, hiru osagai bakarrik behar dituzu:

  • Esparrago zuriak.
  • Maionesa.
  • Perrexil fresko txikitu berria apaingarri.

Legatz- eta ganba-entsaladilla

Hona hemen maionesa osagai gako duen beste plater gozo bat.

Osagaiak:

  • 2 patata.
  • Azenario bat.
  • 100g ganba marradun txiki.
  • Legatza berezko eran, 2 lata.
  • Oliba-olio birjina estra.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Maionesa.
  • Tipulina.
  • Pikoak, grissinak eta regañak.

Pausoz pauso:

1. Bereizi ganben buruak. Ur gazia irakiten jarri, eta irakin minutu batez ganben gorputza. Hoztu eta zuritu.

2. Ur horretan, jarri irakiten zuritu gabeko bi patata ertain eta azenario bat (azal eta guzti) ganben buruekin, harik eta barazkiak egosi arte. Kendu sutatik, eta utzi epeltzen.

3. Patatak eta azenarioa epeldutakoan, zuritu eta ontzi batean zatitu.

4. Txikitu ganba egosiak, baina gorde dozena-erdi apaingarri. Nahastu barazkiak, legatz naturalaren bi latak (likidorik gabe) eta ganba txikituak. Eragin denari ondo, patatek almidoia aska dezaten, patatak erabat desegin gabe testura krematsua lortu arte. Gehitu zurrusta on bat oliba-olio birjina. Bota gatza eta piperra. Hoztu hozkailuan.

5. Zerbitzatu aurretik, nahastu bi koilarakada handi maionesarekin, eta muntatu plater batean. Estali gaina maionesa-geruza mehe batekin. Apaindu ganba egosiekin, tipulin txikitu berriarekin eta oliba-olio birjina estrarekin.

6. Pikoak, grissinak edo regañak jar daitezke lagungarri.

Beste gomendio batzuk

Probatu duzu Tsatsikia? Platerei ukitu berezi bat eman nahi badiezu, probatu jogurt grekoz egindako saltsa hau.