Ikasi dilista gorrizko Fusilliak espinakekin prestatzeko gure errezeta

Dilista gorrizko Fusilliak espinakekin prestatzeko errezeta

2022ko otsailaren 28a

Probatu dituzu dilista gorrizko Fusilliak? Lekaleak jateko bestelako modu bat izateaz gain, zuntz eta proteina ugariko produktua da (ohiko pasta bat baino gehiago), eta glutenik gabea.

Barazki batekin konbinatzen badugu, hala nola espinakekin, kaloria gutxiko eta bitamina eta zuntz ugariko plater oso-oso bat izango dugu.

Ezin hobea kirola gogoko dutenentzat, edo, besterik gabe, elikadura zaintzen dutenentzat. Haietako bat bazara, ikasi errezeta gozo hau prestatzen. Oso erraza da!

Jarraitu, pausoz pauso, dilista gorrizko Fusilliak espinakekin prestatzeko errezeta honi

4 lagunentzako osagaiak

  • 320g dilista gorrizko fusilli.
  • 300g espinaka.
  • 2 baratxuri-ale.
  • 40g Parmako gazta.
  • 25g pinazi.
  • 125g feta gazta.
  • 50ml oliba-olio birjina.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.

Pausoz pauso:

1. Txigortu pixka bat pinaziak zartagin batean, olio-tanta batzuekin.

Imagen Texto 1 Fusilli espinacas

2. Egosi fusilliak 6-8 minutuz, gatz pixka batekin. Egosketako uretik, pixka bat gorde.

Imagen Texto 2 Fusilli espinacas

Imagen Texto 3 Fusilli espinacas

3. Salteatu baratxuri-aleak txiki-txiki eginda olio pixka batean, minutu batez. Gehitu espinaka zatikatuak eta salteatu beste minutu batez. Eman gatza eta piperbeltza.

Imagen Texto 4 Fusilli espinacas

4. Bota espinaka salteatuen erdiak irabiagailu-ontzi batera, gehitu Parmako gazta, arraspaturik, eta egositako ur pixka bat. Ura gehituz joan testura oso arin bat lortu arte.

Imagen Texto 5 Fusilli espinacas

Imagen Texto 6 Fusilli espinacas

Imagen Texto 7 Fusilli espinacas

5. Gehitu piperbeltza fusilliei eta nahasi gainerako espinaka salteatuekin eta prestatu dugun saltsarekin.

Imagen Texto 8 Fusilli espinacas

Imagen Texto 9 Fusilli espinacas

6. Jarri platerean, eta bota pinazi txigortuak eta feta gazta izpitua gainetik.

Imagen Texto 10 Fusilli espinacas

Imagen Texto 11 Fusilli espinacas

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Tahinia? % 100 sesamo-haziz egindako ore bat da, produktu guztiz naturala, gehigarririk gabea.