Probatu gure Tequeñoak, hurbileneko dendan eskura dituzu jada.

Gazta-tequeñoak, gure denda guztietan eskuragarri!

2022ko martxoaren 04a

Jada iritsi da desira zenuen nobedadea! Seguru entzun duzula zerbait Gazta-tequeñoei buruz; hainbeste gustatzen zaizkio jendeari... Hainbeste, non gehien eskatzen dizkiguten produktuetako bat baita.

Orain, gure denda guztietan dituzu eskura; ez geratu probatu gabe!

Senitarteko edo lagunekin geratzen zaren hurrengo aldian, harrituta utz ditzakezu gaztazko aperitibo txiki hauekin, ez baitute inor epel uzten. Ezin hobeak dira mokadutxo baterako, eta, gainera, oso erraz prestatzen dira.

Gazta-tequeñoen ezaugarriak

  • Venezuelako aperitibo tipiko bat da.
  • Tequeño hauek behi-gaztaz eginda daude, eta ogi-erako ore batean bilduta.
  • Frijigailuan edo zartaginean egiten dira.
  • Ahabia-marmeladarekin edo bestelako saltsekin lagunduta jan ohi dira.
  • 12 aleko paketetan datoz.
  • Aurrez prestatutako produktu arrautzaztatua da, eta gure izoztuen atalean aurkituko duzu.

Imagen Texto 1 Tequeños

Prestatzeko modua

  • Jarri olio asko zartaginean edo frijigailuan.
  • Berotu olioa su ertainean.
  • Olioa bero dagoenean (180 °C), sartu Tequeño izoztuak (olioz estalita geratu behar dute) eta frijitu 4-5 minutuz.
  • Buelta eman oliotan, urre-kolore homogeneoa lortu arte, eta ez frijitu behar baino denbora gehiagoz, betegarria kanpora ez ateratzeko.

Imagen Texto 2 Tequeños

Beste gomendio batzuk

Familiarekin edo lagunekin gau batez hartzeko aperitiboen ideia gehiagoren bila bazabiltza, ez galdu Napolesko estiloko pizza izoztuak. Arrakasta segurtatua daukazu!