Dastatu dituzu? Gure pizza freskoak hartzidura moteleko orearekin eginda daude, pizza klasikoenak bezalaxe. Egiazko zaporea dute. Harrigarria.
Pizza hauen prestaketan dagoen Napoliko inspirazioa ez da kasualitate hutsa. Esaten dutenez frogatuta dago lehenengo pizzak Napolin asmatu zirela, XVII. mendean. Bi mende geroago, Italiako hiri horretan zabaldu zituzten ezagutzen diren lehen pizzeriak.
Prestatzeko moduari, osagaiei zein zaporeari erreparatuta, Gizateriaren Ondare Ez-materialaren izendapena duen Napoliko betiko pizzaren ereduan oinarritzen dira pizza fresko hauek. Izan zitekeen erreferentziarik egokiena duzu hau.
Gozatu haien zapore eta testura bikainez; gure pizzen bereizgarria dira. Nahitaez probatu beharrekoak dira!
Gure pizza freskoen ezaugarriak
24 ordura arteko hartzidura luzeko orearekin egiten dira pizza hauek, ore samur eta arina lortzeko. Ezaugarri hori dutenez, etxean laberatzen ditugunean, kurruskari geratzen dira kanpotik eta harro barrutik. Ezin goxoagoak.
Nabarmentzekoak dira lehengaien kalitate gorena eta artisautza-ukituko prestaketa:
- Hartzidura luzeko orea.
- Kalitate goreneko osagaiak.
- Harrizko labean errea.
Hartzidura luzeko orearekin egindako eta harrizko labean erretako pizza fresko hauek aurkitu ditzakezu Mercadonan
Prosciutto pizza
- Aukera klasikoa da pizzen artean. Ezin sinpleagoa, osagai-konbinazio bikainekoa.
- Tomatea-oinarria, mozzarella eta urdaiazpiko egosia.
- Aholkua: pizza hau are goxoagoa egon daiteke errukulak ematen dion zapore eta freskotasunaren kontrasteari esker. Ukitu garratz eta zukutsua eman nahi badiozu, cherry tomate erdibituak jar ditzakezu pizzaren gainean labean sartu aurretik.
Formaggi pizza
- Gaztaren aukera ugarien zale direnentzat. Barietate bakoitzak bere ukitu bereizgarria ematen dio nahasketari: cheddar gaztaren ukitu gozotik hasi eta gazta onduaren bizitasuneraino.
- Gazta-aukera: provolone, mozzarella, gazta ondua eta cheddar.
- Aholkua: ezkai- edo albaka-ukitu gehigarri batekin, gazten zaporeak areagotu daitezke. Probatu!
Prestatzeko modua
1. Berotu labea 220 º-an (beroa goitik eta behetik).
2. Kendu bilgarria eta jarri pizza labeko saretan, tarteko altueran.
3. Labean erre 8-10 minutuz, gutxi gorabehera.
Beste gomendio batzuk
Italiako janaria gustatzen bazaizu, eta bizkor prestatzen diren jaki zainduak behar badituzu, gure Lasagnak eta kaneloiak gustatuko zaizkizu.
Probatu duzu Piadina? Dasta ezazu, ezin goxoagoa da eta! Betetzeko, bustitzeko, pizzarako eta gauza askotarako balio du.
Animatzen zara zeure pizza prestatzen? Ikusi, pausoz pauso, glutenik gabeko pizza prestatzeko errezeta