Ezagutu soja testurizatuak dituen aukera guztiak. 6 errezeta goxo

Ezagutu zer aukera ematen dituen soja testurizatuak!

2020ko ekainaren 30a

Inoiz probatu duzu soja testurizatua? Proteina-iturri garrantzitsua da, eta merezi du probatzea, oraindik probatu ez baduzu.

Haragi xehatuaren ordezko gisa erabili ohi da, eta, beraz, hainbat plater egiteko balio du: fajitak, takoak, burritoak, pasta boloniar saltsarekin, lasagna, kaneloiak, enpanadak eta berenjena beteak egin ditzakezu, besteak beste, bai eta hanburgesak eta bolak ere.

Soja testurizatuaren ezaugarriak

Ezaugarri hauek ditu soja testurizatuak:

  • Zapore suabea du.
  • Zuntz- eta proteina-iturri aberatsa da.
  • Ez da dieta begetariano / beganoetarako soilik; edonork erabil dezake, plater gogokoenak prestatzeko beste modu bat baita.

Prestatu aurretik kontuan hartu beharrekoak

Nola erabili: prestatu aurretik, estali urarekin 20 minutuz, hidratatu dadin. Gero, prestatzen has gaitezke.

Soja testurizatuarekin presta daitezkeen errezetak

Soja testurizatua erraz prestatzen da, erabilera askokoa da, eta errezeta askotan erabil dezakegu —beganoak nahiz bestelakoak—. Begiratu errezeta hauei:

Texto 1 Imagen Soja texturizada

Gnocchiak barazkiekin eta sojarekin

1. Egosi 500 g gnocchi —fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz—, oliorik gabe eta ur azpian hoztu gabe.

2. Olio eta gatz pixka batekin, erregosi 200 g kalabazin, nahi adina tomate lehor, 200 g perretxiko eta bi baratxuri-ale.

3. Su txikian jarrita, gehitu 200 g soja testurizatu hidratatu, 100 g hezurrik gabeko oliba, 100 g espinaka eta 20 g mendafin, eta nahasi dena 2 minutuz.

4. Nahasi pastarekin, eta bota gazta gainetik.

Texto 2 Imagen Soja texturizada

Burritoa soja testurizatuarekin

1. Erregosi 200 g tipula more, 100 g piper gorri eta 100 g piper berde olio eta gatz pixka batekin.

2. Ondoren, 200 g soja testurizatu eta 200 g babarrun gorri bota, eta nahasi dena 2 minutuz.

3. Hoztutakoan, gehitu kuminoa, 3 piper erdimin, martorria, 100 g arto eta 95 g guakamole. Lima-zorrotadatxo batekin ondu.

4. Bete burritoak.

Texto 3 Imagen Soja texturizada

Sojaz eta piperrez betetako berenjenak

1. Moztu erditik, erre labean eta hustu 3-4 berenjena.

2. Olio pixka batekin eta 40 g gatzekin, gorritu pinazi frijituak, 50 g apio, 100 g tipula gorri, 100 g piper gorri, 100 g piper berde eta 100 g piper hori.

3. Su txikian jarrita, gehitu berenjenaren mamia, 200 g soja testurizatu hidratatu, 100 g tomate frijitu, 100 g oliba berde eta beltz eta 20 g kaparra, eta nahasi dena 2 minutuz.

4. Bete berenjena hustuak nahasketarekin.

Texto 4 Imagen Soja texturizada

Soja testurizatuzko bolak

1. Olio pixka batekin, gorritu 150 g tipula, 2 baratxuri-ale eta perrexil pixka bat. Gehitu 500 g soja testurizatu hidratatu.

2. Birrindu, pasta bat balitz bezala geratu arte.

3. Egin bolatxoak nahasketarekin eta irinetatik pasatu.

4. Oliotan frijitu.

5. Gazta-saltsarekin batera zerbitzatu. Saltsa hori prestatzeko, berotu 300 ml esne eta 350 g gazta birrindu, gazta urtu eta krema moduan geratu arte. Saltsa arinagoa lortzeko, bota esne gehiago.

Texto 5 Imagen Soja texturizada

Espagetiak sojazko boloniar saltsarekin

1. Egosi 250 g espageti —fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz—, oliorik gabe eta ur azpian hoztu gabe.

2. Erregosi apioa, 200 g azenario eta 200 g tipula, gatz gutxirekin.

3. Gehitu 200 g soja testurizatu hidratatu eta 600 g tomate frijitu, eta nahasi dena 2 minutuz.

4. Nahasi espagetiekin, eta bota gazta gainetik.

Texto 6 Imagen Soja texturizada

Makarroiak sojarekin, artoarekin eta ilarrekin

1. Egosi 250 g makarroi —fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz—, oliorik gabe eta ur azpian hoztu gabe.

2. Erregosi olio eta gatz pixka batekin 100 g tipula, 100 g azenario, 250 g tomate udarekara eta piperbeltz beltza.

3. Su txikian jarrita, gehitu 200 g soja testurizatu hidratatu, 100 g ilar, 100 g arto eta 20 g albaka, eta nahasi dena 2 minutuz.

4. Nahasi pastarekin, eta bota gazta gainetik.

Beste gomendio batzuk

Proteinatan aberatsak diren produktuak interesatzen bazaizkizu, probatu +Proteínas Hacendado postreak; zapore eta testura bikaineko postreak dira.