Ikasi latako gure Tipula frijituarekin hiru errezeta gozo prestatzen.

Hemen da berriro latako gure Tipula frijitua! Hutsik egiten ez duten 4 errezeta proposatzen dizkizugu

2023ko ekainaren 30a

Eduki beti eskura latako Tipula frijitua. Produktu oso moldagarria da, eta hainbat prestakinetan balia dezakezu: tortillak, salteatuak, saltsak, zopak, arrozak, haragi- eta arrain-hornigaiak, hanburgesak…

Oso erosoa da sukaldean aritzeko. Latako Tipula frijitua oinarrizko produktua da zure biltegirako, eta denbora eta esfortzua aurrezten laguntzen dizu, tipula freskoa zuritu, moztu eta prestatu beharrik ez duzulako. Gainera, malko-arriskua eta tipula-usain bizia saihesten ditu. Oso erabilgarria, ezta?

Orain, produktu hau gure dendetara itzuli da, berriz salgai jartzeko egin dizkiguzuen iradokizunei esker. Beti bezala, bezeroei entzutea gustatzen zaigu, eta, horregatik, eskura daukazue berriro.

Inspiratzeko eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko, produktu honekin ohikoenak diren lau errezeta proposatzen dizkizugu.

Latako gure Tipula frijituarekin egiteko errezeta-proposamenak

Patata-tortilla tipularekin

Ideas de recetas con nuestra Cebolla frita en lata: tortilla de patata con cebolla

(2 lagunentzat)

1. Zuritu eta moztu 2 patata xafla mehetan, garbitu ur hotzetan eta lehortu.

2. Lehortutakoan, jarri patatak zartagin batean oliba-olio askorekin, eta su baxuan egin.

3. Gorritzen hasten direnean, kendu sutatik, eta xukatu paper xurgatzailean.

4. Gehitu patata beroak 4 arrautzatan, eta bota 2 koilarakada tipula frijitu eta gatz pixka bat. Nahasi.

5. Utzi nahastea 10 bat minutuz arrautzatan.

6. Koipeztatu zartagina olio-hari batez, eta berotu.

7. Sartu tortilla-nahastea, eta ondo mamitu pare bat minutuz.

8. Eman buelta tortillari plater edo tapa baten laguntzaz, eta mamitu beste aldetik.

9. Egin su baxuan, eta eman buelta tartean behin, barrualdea gustura egin arte.

Lukainka gisatuak tipularekin

Ideas de recetas con nuestra Cebolla frita en lata: longanizas guisadas con cebolla

(2 lagunentzat)

1. Egin 6 lukainka su ertainean, bi aldeetatik gorritu arte. Gorde.

2. Kendu zartagineko soberako koipea, eta gehitu 2 koilarakada tipula frijitu.

3. Tipula berotu bezain laster, gehitu berriro lukainkak, igo sua eta gehitu baso bat ardo zuri.

4. Erregosi dena su ertainean, gehienez ere 10 minutuz, ardoa urritu arte.

5. Erdi-egosita dagoenean, gehitu koilaratxokada bat maizena 100 ml uretan disolbatuta.

6. Eduki sutan, ura urritu eta tipula-saltsa lodi bat lortu arte. Gehiago behar badu, bota gatza, eta zerbitzatu.

Dilistak tipularekin, espinakekin eta bakailaoarekin

Ideas de recetas con nuestra Cebolla frita en lata: Lentejas con cebolla, espinacas y bacalao

(2 lagunentzat)

1. Eltze batean, bota 3 koilarakada tipula frijitu, eta txigortu pixka bat bere olioarekin.

2. Papurtu 150 g bakailao, eta nahasi tipularekin.

3. Berehala, bota koilaratxokada bat piperrauts gozo, nahasi, eta, ondoren, bota baso bat ardo zuri.

4. Irakin 5 bat minutuz, alkohola lurruntzeko, eta bota dilista egosiak (poto handia).

5. Eman irakinaldi bat denari, bota gatza eta piperbeltza, nahi izanez gero, eta gehitu 50 g espinaka sua itzalitakoan.

6. Nahastu, eta jarri platerean olio birjina estra hari batekin.

Hanburgesa ahuntz-gaztarekin eta tipularekin

Ideas de recetas con nuestra Cebolla frita en lata: Hamburguesa con queso de cabra y cebolla

(2 lagunentzat)

1. Prestatu bi hanburgesa plantxan.

2. Buelta eman eta berehala, gehitu bi ahuntz-gazta xerra hanburgesa bakoitzari, eta bota bi koilarakada tipula frijitu.

3. Txigortu pixka bat brioche ogia, jarri errukula-oinarri txiki bat, eta, haren gainean, kokatu hanburgesa.

4. Egin gauza bera beste hanburgesarekin, eta zerbitzatu.

Beste gomendio batzuk

Tipula freskoa nahiago baduzu, 5 barietate ditugu, gehien gustatzen zaizuna eta zure gisatuak prestatzeko egokiena iruditzen zaizuna aukeratzeko.

Gillotina integratuko gure Film gardena soluzio bikaina da zure elikagaiak kontserbatzeko.