Fruta Congelada de Hacendado

Hacendadoren Fruta Izoztua ezagutzen al duzu?

2017ko apirilaren 05a

Hacendadoren Fruta Izoztu berriak frutaz eroso-eroso gozatzeko modua eskaintzen dizu, zuk nahi duzun momentuan. Primerakoa da irabiakiak egiteko, edo smoothie-ak, koktelak, gozoak…

4 Hacendado Fruta Izoztu mota. Zein duzu nahiago?

4 Hacendado Fruta Izoztu mota aurkituko dituzu Mercadonan, fruta naturala osagai bakar gisa dutenak. Hauek dira eskura dituzun aukerak:

  • Fruta Gorrien Nahasketa: marrubiak, andere-mahats beltzak eta gorriak, mugurdiak eta basa ahabiak.
  • Mangoa Kubotan
  • Marrubi Osoak
  • Anana Zatitua

Hacendadoren Fruta Izoztuari esker, fruta naturala izango duzu izozkailuan. Zure dendako Barazki Izoztuen atalean aurki dezakezu.

Nola gozatu Hacendado Fruta Izoztuaz?

Hacendado Fruta Izoztua 300 gramoko poltsatan merkaturatzen da.

Ezagutu itzazu bere aukera guztiak: zure gosariak edo jogurtak hobetzea, koktel batean jarriz gonbidatuak harritzea, gozogintzan erabiltzea, edota irabiaki edo koktel zoragarri bat egitea.

Errezeta beroak prestatzeko, desizoztu gabe erabil itzazu; hotzak balira, komeni zaizun moduan erabili: irabiaki hotza nahi baduzu, esate baterako, fruta izoztuaz egin ezazu zuzenean.

Desizoztu behar badituzu, aurretik hozkailuan 5 orduz sartzea gomendatzen dizugu, plater baten gainean jarriz, geruza bakarrean. Behin desizozturik, bestalde, ez itzazu berriz izoztu.

Goza ezazu frutaren abantaila guztiez, edozein momentuan eta urteko sasoi guztietan.

Beste Zenbait Iradokizun

Oso edari freskagarri eta elikagarriak ditugu ere Hacendadoren zuku fresko berriak, lau aldaeratan, gustukoena aukera dezazun.

Eta dieta osasuntsua mantendu nahi baduzu, azkenik, Mercadonaren hazi berriak sar ditzakezu zure entsaladetan: Txia, Liho, Ekilore eta Kalabaza Natural Haziak, bai eta Hazien Nahasketa ere. Guztiak dituzu Mercadonan eskura dagoeneko.