Gogokoak baldin badituzu haragi espeziatua eta harekin egiten diren plater zaporetsuak eta prestatzen errazak, hona bi prestakin klasiko, inoiz huts egiten ez duten horietakoak:
- Oilasko-hegal erreak
- Barbakoa-saiheski ebakiak
Edukiontzian bertan kontsumitzeko eta partekatzeko bi plater
Bi soluzio bikain, denboraz juxtu baina apetituz gainezka zabiltzanerako. Primerakoak afari azkar, zizka-mizka edo janaurreko gisara jateko.
Ezin egokiagoak dira ontzitik bertatik jateko eta partekatzeko; saltsatan bustita jateko era berri bat.
Berotu eta zuzenean ontzitik hartu: ez duzu plater bat bera ere zikinduko.
Eta bakarren bat sobratzen bazaizu, gorde hozkailuan, hurrengo 24 orduko epean ere jan daitezke eta.
Nola prestatu Mercadonako oilasko-hegal erreak
Oso azkar eta erraz prestatzen dira oilasko-hegal erre bikain batzuk, eta denei gustatzen zaizkie.
Mikrouhin-labean edo labean berotu daitezke:
- Mikrouhin-labean
1. Atera hegalak zorrotik.
2. Jarri potoan (ez estali).
3. Berotu lau minutuz mikrouhin-labean, potentzia gorenean.
- Labean
1. Atera hegalak zorrotik.
2. Jarri laberako ontzi batean
3. Berotu 15 minutuz labean, 180 °C-an.
Nola kontserbatu:
- 0 °C eta 4 °C bitartean gorde.
- Ireki ondoren, kontsumitu 24 ordu igaro baino lehen. Hozkailuan gorde, 0 °C eta 4 °C bitartean.
Nola prestatu Mercadonako barbakoa-saiheski ebakiak
Hegalak bezain erraz prestatzen dira saiheski ezin gozoago batzuk, barbakoa on baten zaporea dutela.
Mikrouhin-labean edo labean berotu daitezke:
- Mikrouhin-labean
1. Atera saiheskiak zorrotik.
2. Jarri potoan (ez estali).
3. Sartu mikrouhin-labean, eta eduki 4 minutuz, potentzia gorenean.
- Labean
1. Atera saiheskiak zorrotik.
2. Jarri laberako ontzi batean
3. Berotu labean 15 minutuz, 180 °C-an.
Nola kontserbatu:
- 0 °C eta 4 °C bitartean gorde.
- Ireki ondoren, kontsumitu 24 ordu igaro baino lehen. Hozkailuan gorde, 0 °C eta 4 °C bitartean.
Aurtengo udan, dastatu bat-batean prestatzen diren plater hauek: oilasko-hegal gozo-gozoak eta barbakoa-saiheski apartak. Senideekin eta lagunekin otordu bereziak egiteko. Zuri gustatzen zaizun bezala espeziatuak, eta sukaldean aritu beharrik gabe!
Beste gomendio batzuk
Zapore exotikoak gustatzen al zaizkizu? Proba ezazu Mercadonako falafela, tahina saltsarekin: bikaina da aperitibotarako edo janaurrekotarako, edo eguneko edozein unetan zizka-mizka gisara jateko.
Afari on baten osagarri egokiak dira, familia osoarentzat, barazki-hanburgesa hauek, alberjiniaz, kalabaza- eta ekilore-haziz eta ziazerbaz eginak.