Plater-sorta hau gure denda guztietan eskura

Asiar platerak, jateko prest gure denda guztietan

2023ko ekainaren 05a

Jada gure denda guztietan duzu jateko prest dauden plateren sorta zabal bat. Aukera erakargarria da, Asiako sukaldaritzaren tradizioaz gozatu baitezakezu, huts-hutsetik prestatu beharrik gabe.

Plater dotore eta sofistikatuak, zapore naturalekoak, osagai freskoekin prestatuak.

Gure Jateko Prest atalean aurkituko dituzu espezialitate horiek. Eta oraindik horrelakorik ez duten dendetan, Arrandegi ataleko apalategian dituzu eskura.

Haien zapore bereziaz gozatu nahi?

Espezialitate, etxeko zapore tradizionalekoak

Salmoi Poke-a eta Oilo Poke-a

Poke de salmón de Mercadona

Hawaii-ko errezeta tipikoa, egunero gero eta ezagunagoa. Dastatu al duzu jada? Salmoi Poke-a sushi arrozaren, barazki desberdinen eta arrainaren konbinazioa da, kasu honetan, salmoia. Ponzu saltsarekin lagunduta dator, zitriko eta soja saltsaren nahasketa bat da eta ukitu freskagarria ematen dio. Glutenik gabe!

Oilo Poke-ak arroza, oilaskoa, espeziazko txitxirioak, feta gazta, artoa, patata gozoa eta hazi nahasketa bat konbinatzen ditu. Guztia jogurt krema saltsarekin elkartuta, zapore eta testura orekatu eta goxoen nahasketa eskaintzen du. Aukera perfektua eta osasungarria.

Yakisoba noodleak

Noodles Yakisoba Mercadona

Fideo hauek japoniar espezialitate bat dira: fideo frijitu goxoak, haragiarekin eta barazkiekin prestatuak. Yakisoba oso plater ezaguna da Japonian, eta zapore bizia du. Aukera ezin hobea da fideozko platerak maite dituztenentzat. Haietakoa bazara, ez huts egin!

Teriyaki oilaskoa

Pollo Teriyaki de Mercadona

Ezetz esango diozu ondo prestatutako oilasko bati? Japoniar sukaldaritzako plater klasikoa da hau; ekialdeko zaporeen zale diren askoren plater gustukoena. Teriyaki saltsa tradizional batean prestatzen da, eta arroz zuriarekin.

Sushia

Sushi de Mercadona

Bada garaia etxean sushi-saio on bat egiteko? Seguruenik, munduko japoniar platerik ezagunena da. Arrainaren, itsaskien eta barazkien konbinazio bat da, sushi-arrozean eta nori algan bildua. Zapore- eta tamaina-konbinazio bat baino gehiago eskaintzen ditugu, zure gustuetara egokitzeko. Erraza jartzen dizugu, orain glutenik gabe!

Beste gomendio batzuk

Gogoan izan Jateko Prest atalean bizitza errazten dizugula plater prestatu berriekin, etxean edo zuk nahi duzun tokian jateko. Kontsultatu atal horretan aurkitu ditzakezun plater eta zerbitzu guztiak .

Berehalako fideoak ere badituzu aukeran: Yakisoba eta Yum-Yum. Prestatzen errazagorik ezin.