Hanburgesarako eta hot dog-erako ogi berezietan dugun aukera aurkezten dizugu.

Hanburgesa-ogi eta hot dog ogi berezi paregabeak

2024ko ekainaren 03a

Presta itzazu burger bikainak aukeratzen duzun Hanburgesa-ogiarekin. Hemen aurkituko duzu osagarri zoragarri bat lagunekin barbakoak egiteko, aire zabaleko topaketetarako edo etxean bazkari edo afari berezi bat egiteko. Hot dog ogi berezia saltxitxa-ogitarteko goxoentzat ere erabil dezakezu.

Zuretzako ogi perfektua daukagu: zapore, tamaina eta testura ugari, guztiak ere gogo-gozoak. Ezagutu nahi dituzu?

Burger-ogia, Maxi Burger ogia eta ogi txikiak

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Gustu, apetitu eta egoera guztietara egokitzen gara, tamaina-aukera handiarekin.

Ogi txikiak aukera ezin hobea dira mokadutxoetarako; laktosarik gabeak dira, eta zortziko paketetan datoz. Burger-ogiaren miniatura modukoak dira, ezin hobeak zure aperitiboetan kanape gisa zerbitzatzeko, nahi duzunarekin beteta: fianbrea, entsaladilla, patea... Eta, nola ez, iradokitzen dizugun bezala presta ditzakezu: oilasko- eta behiki-burger txikiekin eta errukulaz, cherry tomatez eta pestoz lagunduta. Zapore-nahasketa zoragarria zerbait goxoa dosi txikitan nahiago dutenentzat.

Burger-ogi klasikoa eta Maxi Burger sesamo-haziduna ezin hobeak dira hainbat prestaketatan, eta, nola ez, guk proposatzen dizugun errezeta tradizional honetan: behiki- eta txerriki-hanburgesa maionesa apur batekin, letxugarekin, bi tomate-xerra finekin eta ozpinetako luzoker xerratuarekin.

Biak 4 aleko paketetan datoz, eta egokiak dira laktosarekiko intolerantzia dutenentzat.

Hot dog-erako ogi berezia

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Saltxitxa-ogitartekoak prestatzeko ogi berezia duzu hau. Probatu gabe utzi ezin den gutizia. 6 aleko poltsa erosoan aurkituko dituzu, eta gainera laktosarik gabeak dira.

Prestatzeko, hau da gure iradokizuna: hot dog ogia pixka bat txigortu, saltxitxa tipuladunak eta luzoker dadotan ebakiak gehitu, eta ketchup eta mostaza-ukitu bat eman zure gustura. Zapore zoragarria!

Har ezazu gogoan, mostaza-aukera hau baitugu zure saltxitxa-ogitartekoak, hanburgesak eta beste prestakin batzuk laguntzeko.

Viena ogia eta kristal-ogi biribila

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Ogi klasikoenaren zaleek bi aukera hauek dituzte gure Labean.

Viena ogia egokia da beste prestaketa askotarako ere, baina, forma biribilari esker, ezin hobea da hanburgesa jateko. Labean aurkituko duzu, banako piezatan.

Ogi horrekin Burger goxo bat egitea proposatzen dizugu, barazki erreak gehituta. Aukeratu oilasko-burger bat eta lagundu barazki salteatuekin. Ondoren, gehitu osagai hauekin motrailuan egindako saltsa: baratxuria, olioa, ozpina, kaiena, oreganoa, kuminoa eta perrexila. Ikaragarria!

Kristal-ogi biribila, % 100 naturala, 4 aleko poltsa batean dator. Txigorgailutik pasatuz gero, are goxoago gelditzen da.

Gure proposamena da ogi horretan behi-hanburgesa bat sartzea, eta hari gehitzea urdaiazpiko-kurruskaria, errukula, ahuntz-gazta eta txanpiñoiak. Gozamena!

Glutenik gabeko Burger-ogia eta Etxeko hanburgesa-ogi % 100 osokoa

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Ogi osasungarriagoak nahiago badituzu, badaukagu behar duzuna. Adibidez, gure Etxeko hanburgesa-ogi % 100 osokoa zuntz-iturri ona da, azukre erantsirik gabea, eta 4 ale ditu pakete bakoitzeko. Burger batekin jan dezakezu, edo, bestela, prestakin arinagoak erabil ditzakezu, hala nola errukula, mozzarella, ahuakatea eta tomate lehorra.

Badugu glutenik gabeko Burger ogia ere, zeliakoentzat egokia eta azukre erantsirik gabea. Prestatu Glutenik gabeko Hanburgesa gaztaz betea, goxo-goxoa, glutenik gabeko ogi honekin.

Burger brioche ogia

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Arestian aipatu ditugun errezetetako edozein zoragarri geratzen da gure Burger brioche ogiarekin. Izan ere, hanburgesen zale askok oso gogoko dute ogi hau, zapore leunekoa eta ukitu gozo bat ematen dion gurin-testurakoa.

Hala ere, erabilera askoko ogia da, ezin hobea prestakin gozo zein gaziekin. Probatu ezazu kakao-kremaz igurtzita, zeure buruari gutizia bat eskaintzeko, edo gatz pixka batekin, modu erraz eta klasiko batean: gazta urdaiazpiko egosiarekin. Ez du hutsik egiten!

Kanarietan, beste bilgarri batzuk eta % 100 osoko ogi desberdina

Irresistible variedad de Pan de hamburguesa y especial hot dog.

Kanarietan erosten baduzu, bestelako bilgarri batzuetan eta osagairen batzuk aldatuta aurkituko dituzu gure Hot dog ogia, Maxi Burger ogia eta % 100 osokoa. Ogi horiekin prestatu ditugu lehen aurkeztu ditugun errezetak, eta horrela ere goxo-goxoak dira!

Hot dog ogia ebakirik gabe aurkituko duzu, zeuk nahi duzun tokitik ireki ahal izateko: erditik, goitik... % 100 osokoa den ogiaren kasuan, sesamo-haziekin eta beste testura batean aurkituko duzu, goxo-goxoa hura ere.

Beste gomendio batzuk

Nahiago dituzu hanburgesa begetalak? Berenjenazkoak tamaina estandarrean eskaintzen dizkizugu, eta espinaka eta azenariozkoak tamaina txikian.

Ezagutzen duzu gure Burger saltsa? Ezin hobea hanburgesentzat, labean erretako patatentzat eta beste plater batzuentzat. Esteka honetan aurkituko dituzu saltsa berezi hori eta beste batzuk.

Gure okindegiko beste espezialitate batzuk nahiago badituzu, probatu gure enpanada-aukera.