Kuia da Halloweeneko izarra. Prestatu kuia-bizkotxoa, armiarma-sare eta guzti. Arrakasta osoa lortuko duzu!

Halloweeneko kuia-bizkotxoaren errezeta

2018ko urriaren 24a

Badator Halloween, eta okasio berezi horretarako gozoak prestatzen jarraitzen dugu. Egun hauetan, etxe askotan elementu garrantzitsua bihurtzen ari da kuia.

Izan ere, egun berezi horrekin lotuta, gero eta ohikoagoak dira gure artean kuia-bizkotxoak, mozorroak, gozokiak... eta dibertsioa, erruz.

Ospakizun honekin bat egiteko, errezeta berezi bat proposatzen dizuegu: kuia-bizkotxoa, laranja mingotsezko marmeladaz betea. Egitura harroa eta zapore berezia ditu; izugarri gustatuko zaie haur zein helduei. Gozo-gozoa dago, eta ezin egokiagoa da familia osoarentzat.

Gainera, itxura originala du oso. Zure gonbidatuak harrituta utzi nahi badituzu, bizkotxo honen dekorazioak aukera ederra emango dizu horretarako, txokolate zuriz egindako armiarma-sare fantasmagorikoari esker.

Kuia-bizkotxo hau egiteko, jarraitu bideoko pausoei

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 4 arrautza
  • 300 g azukre zuri
  • 375 g bizkotxo-prestakin, glutenik gabea (legamia barne duela)
  • 25 g gurin, gatzik gabea
  • 400 g kuia
  • Laranja mingotsezko marmelada
  • Arrasean betetako koilarakadatxo bat kanela eho
  • 100 ml oliba-olio birjina estra
  • Ahabiak
  • Urtzeko txokolate beltza, 100 g
  • Urtzeko txokolate zuria, 750 g

Pausoz pauso:

1. Ebaki kuia kubotan.

Paso 1 Receta bizcocho Halloween

2. Igurtzi moldea gurinez eta irineztatu, eta berotu labea 180º-ra.

Paso 2 Receta bizcocho Halloween

3. Baso-irabiagailu batean, bota arrautzak, olioa eta azukrea.

Paso 3-1 Receta bizcocho Halloween

Paso 3-2 Receta bizcocho Halloween

Paso 3-3 Receta bizcocho Halloween

4. Xehatu dena, gehitu kuia eta xehatu berriro.

Paso 4-1 Receta bizcocho Halloween

Paso 4-2 Receta bizcocho Halloween

5. Jarri nahastea bol batean, eta gehitu glutenik gabeko bizkotxo-prestakina (legamia du), kanelarekin. Nahastu dena ongi.

Paso 5-1 Receta bizcocho Halloween

Paso 5-2 Receta bizcocho Halloween

Paso 5-3 Receta bizcocho Halloween

Paso 5-4 Receta bizcocho Halloween

6. Jarri moldean eta eduki lanean 30-35 minutu. Labetik atera aurretik, ziztatu eta egiaztatu barrutik egina dagoela; hala ez bada, beste 5-10 minutuz utzi, ongi egin arte.

Paso 6 Receta bizcocho Halloween

7. Hozkailuan hoztu, pare bat orduz.

Paso 7 Receta bizcocho Halloween

8. Hoztutakoan, erditik moztu, laranja-marmelada zabaldu eta berriz hozten utzi.

Paso 8-1 Receta bizcocho Halloween

Paso 8-2 Receta bizcocho Halloween

9. Txokolate zuria Maria bainuan urtu, bizkotxoa sare baten gainean jarri eta txokolatez estali. Sobran duen txokolatea sare azpiko erretilura eroriko da.

Paso 9 Receta bizcocho Halloween

10. Txokolate beltza Maria bainuan urtu, pastelgintzako mahuka batean sartu, epeltzen utzi, eta espiral bat egin, armiarma-sarea egiteko.​

Receta bizcocho Halloween paso 10-1

Paso 10-2 Receta bizcocho Halloween

11. Ahabiekin edo Halloweeneko txokolatetxoekin apaindu, norbere gustura. (Txokolatetxoei begiak margotu diezazkiekezu, fondanta erabilita).

Paso 11 Receta bizcocho Halloween

Beste gomendio batzuk

Dagoeneko eskuratu dituzu Xuxes poltsa eta Halloweeneko kuia? Prestatu pakete osoa, eta etxeko txikiek ezin hobeto pasatuko dute.