Ikusi, pausoz pauso, nola prestatzen den gure errezeta hau: baserriko oilaskoa, labean egina, baratxuriarekin eta limoiarekin.

Errezeta: baserriko oilaskoa, baratxuriarekin eta limoiarekin

2018ko azaroaren 15a

Oraindik ez duzula probatu gure baserriko oilaskoa, ezin gozoagoa? Mercadonako harategian aurkituko duzu.

Hain gustukoak ditugun Mediterraneoko zapore guztien funtsa biltzen du errezeta honek. Labean prestatzen da, baratxuri- eta limoi-ontzailea oilaskoarekin batera sartuta.

Lagungarri, berriz, ipini tomatea, zainzuriak, intxaur-saltsa, brokolia eta limoia, are gozoagoa izan dadin baserriko oilaskoaren zaporea.

Bikaina platera, familiarekin edo lagunekin dastatzeko egoki-egokia.

Ikusi bideoan "baserriko oilaskoa baratxuriarekin eta limoiarekin" errezeta:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 4 atzealdeko laurden, baserriko oilaskoarenak.
  • Baratxuri- eta limoi-ontzailea.
  • Brokolia.
  • 50 g intxaur zuritu.
  • Cherry tomateak.
  • Zainzuri berdeak.
  • Piperbeltza (askotarikoak).
  • Ezkaia.
  • Oliba-olio birjina estra.
  • Gatza
  • Limoia
  • Piperbeltz zuria

Pausoz pauso:

Prozesua pausoz pauso ikusi nahi baduzu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.

1. Sartu laberako poltsan ontzaile-zorro bat eta baserriko oilaskoaren lau atzealdeko laurden. Baratxuri- eta limoi-ontzailearen ontzian aurkituko duzu laberako poltsa.

Paso 1.1 Receta pollo de campo al ajo y limón

Paso 1.2 Receta pollo de campo al ajo y limón

2. Itxi poltsa, jarri labeko azpilean eta ordubetez prestatu oilaskoa. Aldez aurretik berotu labea, 180ºC-ra.

Paso 2 Receta pollo de campo al ajo y limón

3. Garbitu brokolia, eta zatitu.

Paso 3 Receta pollo de campo al ajo y limón

4. Irakiten eduki, bizpahiru minutuz.

Paso 4 Receta pollo de campo al ajo y limón

5. Xehatu intxaurrak.

Paso 5 Receta pollo de campo al ajo y limón

6. Gehitu brokolia, eta dena batera irabiatu.

Paso 6.1 Receta pollo de campo al ajo y limón

Paso 6.2 Receta pollo de campo al ajo y limón

7. Bota gatza eta piperra eta, ontzeko, limoia.

Paso 7.1 Receta pollo de campo al ajo y limón

Paso 7.2 Receta pollo de campo al ajo y limón

8. Salteatu zainzuri berdeak, cherry tomateekin batera; bota gatza eta ezkaia.

Paso 8 Receta pollo de campo al ajo y limón

9. Jarri platerean eta zerbitzatu, zainzuriak, ezkaiarekin egindako tomatetxoak eta oilasko errearen salda pixka bat lagungarri dituela.

Paso 9.1 Receta pollo de campo al ajo y limón

Paso 9.2 Receta pollo de campo al ajo y limón

Beste gomendio batzuk

Nahi al duzu garagardo bat otordu bikain horretan edateko? Hautatu gehiena gustatzen zaizuna Mercadonako garagardo-aukera zabalean.

Nahi al dituzu beste errezeta batzuk, etxean bazkari eta afari bikainak prestatzeko? Hona hemen gure errezeta-zerrenda. Atera iezaiozu zuku guztia!