Hona hemen gure urdaiazpiko serranoen eta iberikoen aukera.

Gozatu gure urdaiazpikoen benetako zaporeaz

2023ko azaroaren 14a

Ikusi duzu gure Urdaitegia? Dendako leku berezi bat da, eta hantxe dauzkazu urdaiazpiko eta hestebete onenak; unean bertan zerbitzatuko dizkizugu bai pieza osoak bai makinarekin edo xerratan ebakiak.

Gainera, zure gustuetara egokitzen gara. Urdaiazpikoa nahi duzun bezala prestatuko dizugu, urte osoan topera goza dezazun.

Kalitate goreneko urdaiazpiko-aukera zabala duzu Mercadonan: urdaiazpiko serranoa, urdaiazpiko iberikoa, besoak... benetako zapore tradizionalarekin. Nahi dituzu ezagutu?

Selección excepcional de jamones de Mercadona.

Ezagutu Mercadonaren urdaiazpiko-aukera aparta

Urdaiazpiko serranoa

Duroc arrazakoekin gurutzatutako txerrien urdaiazpikoa da. Iberikoak baino koipe gutxiago, zapore suabea, eta gatz gutxi du.

Selección excepcional de jamones de Mercadona.

Eraztun berdea (etiketa berdea)

  • Gutxienez 11 hilabetez ondutako urdaiazpiko serranoaren pieza.
  • Pisua: 6,5 kg, gutxi gorabehera.

Eraztun urdina (etiketa urdina)

  • Gutxienez 14 hilabetez ondutako urdaiazpiko serranoaren pieza.
  • Pisua: 7,6 kg, gutxi gorabehera.

Besoak

Selección excepcional de jamones de Mercadona.

Beso serranoa, eraztun gorria (etiketa gorria)

  • Gutxienez 9 hilabetez ondutako beso serranoaren pieza.
  • Duroc arrazakoekin gurutzatutako txerriena. Iberikoak baino koipe gutxiago, zapore suabea, eta gatz gutxi du.
  • Pisua: 4,60 kg, gutxi gorabehera.

Txerri iberiko gizenduaren besoa, eraztun urdina (etiketa urdina)

  • Gutxienez 12 hilabetez ondutako txerri iberiko gizenduaren besoa.
  • % 50 arraza iberikoko txerriena. Koipe gehiago du, urdai gehiago. Horregatik, mamitsuagoa eta zapore leunekoa da.
  • Pisua: 5 kg, gutxi gorabehera.

Urdaiazpiko iberikoa

Bai txerri iberiko gizenduak eta bai ezkur-txerri iberikoak koipe gehiago dute, urdai gehiago. Horregatik, mamitsuagoa eta zapore leunekoa da.

Selección excepcional de jamones de Mercadona.

Urdaiazpiko iberikoa, txerri gizenduarena

  • Gutxienez 24 hilabetez ondutako txerri iberiko gizenduaren urdaiazpikoa.
  • % 50 arraza iberikoko txerriena.
  • Pisua: 8 kg, gutxi gorabehera.

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa (% 50)

  • Gutxienez 24 hilabetez ondutako ezkur-urdaiazpiko iberikoa.
  • % 50 arraza iberikoko txerriena.
  • Pisua: 8 kg, gutxi gorabehera.

Ezkur-urdaiazpiko iberikoa (% 100)

  • Gutxienez 24 hilabetez ondutako ezkur-urdaiazpiko iberikoa.
  • % 100 arraza iberikoko txerriena.
  • Pisua: 8 kg, gutxi gorabehera.

Urdaiazpikoa labanaz ebakitzea

Selección excepcional de jamones de Mercadona.

Gure denda guztietan eskaintzen dugu gure urdaiazpikoak labanaz ebakitzeko zerbitzua, artisau-teknika bat, urdaiazpikoa makinaz ebakita ez bezalako dastatze-esperientzia eskaintzen duena eta beste ñabardura batzuk ematen dituena. Hutsean ontziratzen da, produktuaren kalitate gorena bermatzeko.

Beste gomendio batzuk

Urdaiazpiko-aukera honekin konbinatzeko, hautatu gure Gazta nazionalen artean.

Hona hemen Gabonetarako Txarkuteria-oholetarako iradokizun batzuk.

Eta zenbait diseinu Gabonetako mahaia apaintzeko.