Aurtengo Eguberrietan, utzi Mercadonari zuretzat kozinatzen. Eguberrietako platerik goxoenak prestatuko ditugu, etxera eraman ditzazun.
Hala, maite dituzunekin elkartu ahal izango zara sukalde-kontuez arduratu gabe, eta egun horiek aprobetxatu, erlaxatzeko eta atseden hartzeko.
Zer dendak dituzte Jateko prest atalean Eguberrietako platerak?
Kontsultatu hemen zer dendatako Jateko prest atalean egiten dituzten Eguberrietako platerak enkarguz.
Jarraian, eskaerak egiteko eta jasotzeko epeak eta datak adieraziko dizkizugu. Eskatu Eguberrietako bazkariak eta afariak!
Egin zure enkargua gure Jateko prest atalean
Epe hauek dituzu enkarguak egiteko:
Eskaerak
- Azaroaren 23tik abenduaren 26ra*
* Egun horietan irekita dauden dendetan bakarrik; gainerakoetan eta Kanarietakoetan, abenduaren 24ra arte egin daiteke eskaera.
Jasotzeko
- Abenduaren 4tik 31ra. Enkarguak lau egun lehenago egin behar dira (Kanarietan, zazpi egun lehenago). Hau da, abenduaren 7an egiten baduzu eskaera, abenduaren 11n jaso dezakezu penintsulan eta Balearretan. Kanarietan bazaude, berriz, abenduaren 14an jasoko duzu, eskaera egin eta zazpi egunera.
Gabonetako zer plater eska ditzakezu Mercadonan?
Eguberrietako plater-aukera zabala eskaintzen dizugu, etxean gozatzeko. Kontsultatu liburuxka honetan.
Aukeratu zure plater gustukoena, etorri jasotzera eta dastatu Eguberrietan etxekoen ondoan.
Zalantzarik baduzu, galdetu gure Jateko prest atalean.
Beste gomendio batzuk
Nahiago duzu zuk kozinatu? Ideiak behar badituzu, sartu gure errezeten atalera.