COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonako marinel-saltsa duten glutenik gabeko espagetiak arraina jateko beste modu bat dira: tomate-saltsa txipiroiarekin, muskuiluekin eta zigalekin.

Glutenik gabeko espagetiak, marinel-saltsarekin

2018ko maiatzaren 23a

Beti jan ohi da gustura pasta-plater bat, eta are gehiago arrain goxoa badarama. Glutenik gabeko espagetiak, marinel-saltsarekin, ezin hobeak dira familiarekin edo lagunekin jateko. Gainera, glutenik gabeko Mercadonako pasta aukera bikaina da zeliakoentzat.

Ikusi marinel-saltsadun glutenik gabeko espagetien bideoa:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 400 g glutenik gabeko espageti.
  • 1 pote artisau-erara egindako tomate frijitu.
  • 500 g arrain: txipiroia, muskuiluak eta zigalak.
  • Oliba-olio birjina estra, gatza eta piperbeltz zuria.
  • Perrexil xehatua.

Pausoz pauso:

Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.

1. Garbitu eta, hala badagokio, zatitu arraina.

limpiar mejillones

limpiar calamar

limpiar cigala
2. Berotu zartagin batean olio pixka bat, eta salteatu arraina (lehenbizi, txipiroia, denbora gehiago behar baitu egiteko; gero, muskuiluak, eta, azkenik, zigalak).

calentar el pescado y saltear

3. Gehitu tomatea eta piperbeltz zuria. Kozinatu 10-15 minutu, su ertainean, muskuilu guztiak ireki arte.

Añadir pimienta y tomate al sofrito de pescado

4. Jarri eltze batean ura irakiten, eta egosi pasta (denbora, bilgarriak jartzen duena).

Hervir y cocer la pasta sin gluten Hervir y cocer la pasta sin gluten

5. Gehitu gatza egosaldiaren erdi aldera, eta ez xukatu pasta ur hotzarekin.

Añadir sal a los spaghetti sin gluten a mitad cocción

6. Atera eltzetik paleta batekin edo matxarda batzuekin, edo iragazi xukadera edo iragazki batean.

sacar los spaghetti sin gluten y dejar escurrir en un colador

7. Nahasi pasta saltsarekin ontzi batean.

mezclar spaghetti sin gluten con la salsa marinera

8. Gehitu perrexil xehatu pixka bat, platera jada atonduta dela...

agregar perejil bien picado a los spaghetti sin gluten de Mercadona salsa marinera

… eta gozatu errezeta zoragarri honetaz: marinel saltsadun glutenik gabeko espagetiak!

Beste gomendio batzuk

Plater goxo horrekin batera hartzeko, Mercadonako Blancauvas ardoa gomendatzen dizugu. Ardo zuri suabe eta fruta-gustukoa da, viura eta sauvignon blanc mahatsekin egina.

Mercadonako glutenik gabeko espagetiak gustatzen bazaizkizu, glutenik gabeko beste hiru pasta-mota dituzu: helizeak, makarroiak eta fideoak.

Mercadonako arrandegian arrain eta itsaski aukera zabala topatuko duzu.