Mercadonaren gaileta eta pasta sortak Gabonetako klasikoak bihurtu dira jada. Familia guztia eta maite ditugunekin partekatzeko aukeraketa zoragarria, bihotzeko egun hauetan.
Azuba gaileta sorta
Gaileta sortek familia eta lagunak elkartzen diren egun berezien parte izaten dira, Gabonetan, besteak beste. Ezin hobeak dira partekatzeko!
Denok ditugu familia giroan eta gaileten sorta kutxa baten inguruan partekatutako arratsalde atseginen oroimenak, armoniaz solasean. Gaileta hauek adin guztietakoen gustukoak dira eta.
Mercadonaren gaileta sorta bere aniztasunagatik, elaborazio zainduagatik eta zapore ezin hobeagatik nabarmentzen da. Izan txokolate-bits eta akabera ezberdinetan, edo formatu tradizionalagoan, izan bihotzak, barkilloak… exijentzia handiko ahosabaientzako egokiak dira.
500 gramoko kutxatan aurkezten dira.
Aholku bat: gaileta sorta kutxa hau egoera hoberenean mantendu nahi badugu, toki lehor eta freskoan gorde beharko dugu. 365 eguneko bizitza baliagarria dute.
Hacendado pasta sorta kutxa
Egun hauetan ezin faltazko beste produktu bat Mercadonaren pasta sorta da. Pasten munduko berezitasun onenen arteko aukeraketa aparta, familia edota lagunak elkartzean gonbidatuei eskaintzeko ezin hobea da, Gabonetan, hain ohikoa denez, eta baita eguneko edozein momentuan jateko ere aproposa.
Gure Mercadonaren Hacendado pasta sorta kutxa gusturik zorrotzenak asebetetzeko gai da, bere aniztasun zabalari esker. Orotara 30 pasta barnebiltzen ditu, 11 mota ezberdinetan antolatuak: txokolate beltzadun elurtu liluragarriak, bai eta beren txokolate zuridun bertsioa ere, akrukre-hautsadun elurtu klasikoak, gingazko pasta erakargarriak, izar formako pastak, kaneladun pastak, bainu ezberdinetako pastak, azukrezko paristarrak, albertxikozko marmeladadunak…
Bere guztizko pisua 665 gramokoa da. Toki freskoan mantendu behar da, argitik babesturik, eta 9 hilabeteko bizitza erabilgarria du.
Hacendado Pasta Sorta polipropilenozko film banatan zorroratutako bi erretilu indibidualetan banandurik aurkezten da, mantentze hobea errazten duen metalezko kutxa baten barruan.
Produktu honen beste xarmetako bat kutxa metaliko hori da, hain zuzen ere, vintage diseinu erakargarria izanik, zure etxea apaintzeko edergarri gisa erabil dezakezuna.
Produktu honen eskaintza mugatua da, ale guztiak agortu arte izango da dendetan eskuragarri, Gabonetako kanpainan.
Badakizu. Gabonak disfrutatu Mercadonaren gaileta sorta eta pasta aukeraketarekin. Gozo-gozoak!
Beste zenbait iradokizun
Kafe edo infusio batekin lagundu nahi badituzu gailetak edo pastak, bisita ezazu gure Kafe, kakao eta infusioak atala. Aukera berria duzu Mercadonaren Kafe Disolbagarri Suabe Berria, kafearen energia guztia, baina intentsitate pixka bat suabeagoaz.
Eta nola ez, Gabonetan ezin dira falta Hacendado turroi zoragarriak. Turroi aukera zabala, eta gainera glutenik gabekoak!