Ospatu Gabonak gure enbor, mantekado eta polboroi tradizionalekin.

Gabonetako enborra, mantekadoak eta polboroiak: tradizionalenak!

2023ko urriaren 26a

Gabonetako ospakizunetan, produktu batzuk ez dira modaz pasatzen. Gabonetako enborra, mantekadoak eta polboroiak aspalditik ditugu gure artean Gabonetan. Izan ere, denboraldi honetako sukaldaritza-sinboloak dira, familiarteko ospakizun askotan partekatzen baitira.

Ezagutu altxor gozo hauei buruzko xehetasun guztiak:

Gabonetako enborra

Tronco de Navidad de Mercadona

Urte berriaren etorrera ospatzeko Europan zeuden antzinako ohitura batzuetatik dator postre tradizional hau. Denboraren poderioz, bere lekua hartu du Gabonetako mahaietan.

Konposizioa

  • Barrualdea: banillazko bizkotxo guri biribildua, trufazko betegarriarekin.
  • Gainetik estalki beltz marraduna darama, zuhaitz-enborraren itxurakoa, eta zereal kurruskariekin egindako bolatxo gorriak, azukre-maluta zuriak eta azukrezko arbolatxo berdeak. Gainera, txokolatezko makila zuri-gorri bat ere badu, Gabonetan ohikoa dena eta haurrei asko gustatuko zaiena.

Kontsumitu aurretik, honela desizoztu behar da, gutxi gorabehera:

  • 4 ordu hozkailuan
  • 2 ordu eta 30 minutu giro-tenperaturan.
  • Desizoztu ondoren, ez izoztu berriro.

Mantekadoak eta Polboroiak

Gure mantekado eta polboroiak duela 100 urte baino gehiago erabiltzen zen errezeta baten arabera egiten dira, eta “motots bikoitzeko” bilgarri klasikoan datoz.

Gozo bikain horiek egiteko prozesuaren lehenengo urratsa da lehengai nagusiak kontu handiz hautatzea: Almendra, gari-irina, txerri iberikoaren gurina eta azukre-hautsa. Osagaiak egokitu egin behar dira lehenengo. Gari-irina lehortu egiten da, hezetasun-maila bereizgarria lortu arte; azukrea eho egiten da azukre-hauts bihurtzeko; eta almendra txigortu eta zatikatu egiten da.

Osagai horiek oratu egiten dira, kolore eta testura homogeneoko nahaste bat lortu arte. Orea prest dagoenean, ebaki egiten da, piezei forma emateko: biribilak edo obalatuak, produktuaren arabera.

Gero, labean egin, eta hozten uzten dira. Azkenik, beren bilgarri berezia jartzen zaie, kalitatearen eta tradizioaren zaleen ahosabaia gozatzeko.

Almendrazko polboroia eta Kokozko bolatxoak

Mantecados y Polvorones de Mercadona

Almendrazko polboroia: betiko polboroi klasikoa, forma obalatukoa. Almendra txigortu eta zatikatua, kanela ehoa, iltzea eta limoi-olio esentziala ditu, eta, gainazalean, azukre-hautsa.

Mantekadoen antzera, trinkoa da kanpoaldean eta biguna barruan; gainazalean pitzadura-antzekoak ditu, eta leuna da.

Kokozko bolatxoak: ez dira hain tradizionalak, baina aspaldidanik ditugu gure artean. Izaera handiko gozoak dira. Koko arraspatua dute barruan, eta txokolate beltzezko geruza gozo batek inguratzen ditu. Aproposak dira kokoaren zaleentzat, koko ugari baitute barruan.

Gozo hau prestatzeko, koko arraspatuaren oreari bola-forma ematen zaio, eta ondoren txokolate beltzetan bustitzen dira. Gero, hozten uzten dira, eta, kalitate-kontrol zorrotz baten ondoren, ontziratu egiten dira.

Etxeko mantekadoa eta Limoizko mantekadoa

Mantecado casero y Mantecado de limón Mercadona

Biek dute forma biribildua, eta polboroien antzeko trinkotasuna dute. Gainazalean ere polboroien antzekoak dira, eta ahoan desegiten den testura leuna dute.

Etxeko mantekadoa: gozoki tradizional honek kanela ehoa ere badu, gozotasun- eta lurrin-ukitua ematen baitio. Sesamoarekin hautseztatuta dago. Belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun zaporeak etortzen zaizkigu gogora mokadu bakoitzarekin.

Limoizko mantekadoa: esperientzia zitrikoa eta ukitu freskagarria eskaintzen ditu, limoi-olio esentzialari esker. Kontraste atsegineko produktua da.

Beste gomendio batzuk

Gure turroi-aukerak berrikuntzak dakartza, eta betiko klasikoak ere bai. Ez huts egin!

Har ezazu gozagarri bat gure Bonboi-aukera zabalari esker.

Ikusi dituzu gure Abendu-egutegiak? Minilurrinekin eta makillaje-produktu funtsezkoekin? Abian da atzerako kontaketa...