Ezagutzen duzu gure bonboi-aukera zabala? Ezin hobeak dira maite dituzunekin partekatzeko eta benetako plazer gozoko une berezi horietarako.
Gure hautaketa zainduari begiratu bat ematen badiozu, gustu guztietarako bonboiak aurkituko dituzu. Aukera ugari eskaintzen dizkizugu, eta, tartean, berrikuntzak eta inoiz modatik pasatzen ez diren bonboi klasikoak. Eman gozatu bat zeure buruari!
Berrikuntzak gure bonboi-aukeran
- Choco Orange: laranja melatu xerrak, txokolate beltzez estaliak; konbinazio horrek, zitriko-zaporearen eta txokolatearen intentsitatearen arteko oreka horrek, ez du inor epel uzten.
- Senzza Capuccino: hiru motatako Senzza bonboiak, Capuccino zapore ezin hobearekin: jatorrizkoa, karamelua eta hurra. Hiru barietate, zein baino zein hobeak!
Bonboi klasikoak
- Delizze: barkillo kurruskariko esferak, hur- eta kakao-krema goxo batez beteak. Hur oso bat dute barruan, eta txokolate esnedunez eta hur-zatitxoz estalita daude. Gainera, bonboiak erretilu batean datoz, eta hartan atera ditzakezu mahaira.
- Cocolizze: Barkillo kurruskariko esferak, kremaz eta almendra osoz beteak eta koko birrinduz bustiak. Nabarmentzekoa da, halaber, gonbidatuei bonboiak eskaintzeko erretilu praktikoa.
- Senzza: lau zapore ditu: hurra, fondanta, pralinea eta almendra.
- Hurrezkoa: txokolate purua, hur-pastazko eta esne-trufatuzko betegarriarekin.
- Fondant: fondant txokolate beltzezko bonboia, trufazko betegarriarekin.
- Esneduna, Praliné: txokolate esnedunezko bonboi suabea, almendra- eta hur-praliné goxo batez betea.
- Almendraduna: txokolate esnedunezko bonboia, esne trufatu gozoz eta almendra txigortuaren ore apartaz betea.
Zapore bereziko bonboiak
- Royal Mints: txokolate beltzezko txokolatinak, menta-zaporeko kremaz beteak. Txokolate beltza ezin hobeto konbinatzen da mendaren freskotasunarekin mokadu bakoitzean. Eman ukitu dotore eta sofistikatu bat une gozoei!
- Gerezi eta likoredunak: txokolate beltzezko bonboiak gereziarekin eta likorearekin. Gereziaren urtsutasuna eta likorearen indarra txokolate beltzaren intentsitatearekin konbinatuta.
- Senzza Beltza: txokolate beltzezko (% 70) hiru bonboi-mota: trufazkoak, laranja-zatitxoekin eta almendra-zatitxoekin.
Askotariko bonboiak
- La Boutique: 20 bonboi, 9 barietatetakoak, tartean direla txokolate beltzezkoak, zurizkoak, beteak, karameluzkoak eta abar. Gourmet esperientzia bat gustu guztietarako.
- Héroes: miniaturazko askotariko Cadbury txokolatinak; tartean, batzuk oso ezagunak, hala nola Dairy Milk, Dairy Milk Caramel eta Creme Egg.
Kakaozko trufak eta belgikar bonboiak
- Kakaozko trufak: duten testura bereziari esker, kakaozko trufa klasiko hauek ikaragarri gustatzen zaizkie denei. Gainera, ez dute glutenik.
- Belgikar bonboiak: Askotariko bonboien bi kaxa-mota: urre-kolorekoa eta gorria Kaxa bakoitzean 16 bonboi datoz, testura eta zapore desberdinetakoak. Lagunekin edo etxekoekin partekatzeko ezin egokiagoak. Gainera, oso egokiak dira oparitzeko ere.
Senzza Postres eta Senzza % 0 azukre erantsidunak
- Senzza Postres: postre gozoen hautaketa zaindu bat, hiru zaporetakoa:
- Esne-gozokia: txokolate esnedunezko bonboi krematsua, barruan esne-gozokiaren zaporea gordetzen duena.
- Txokolate eta esne-gainezko tarta: txokolate esnedunezko bonboia, txokolate-tarta tradizionalaren zaporea duena. Gurin-galleten zatitxoak dituzte, testura kurruskaria emateko.
- Stracciatella: txokolate beltzaren eta stracciatella-zaporeko betegarri krematsu baten arteko kontraste bikaina, txokolate-zaporeko zatitxoekin.
- Senzza % 0 azukre erantsidunak: 3 bonboi-mota sorta tentagarri batean: txokolate esnedun almendra-pralinez betea, txokolate beltz boilur leunez betea eta txokolate esnedun almendra-kremaz betea. 12 unitateko paketetan datoz, eta egokiak dira zeliakoentzat.
Beste gomendio batzuk
Prestatu errezeta gozoak gure Abiarazlearekin. Zer iruditzen cookie batzuk?
Ezagutzen dituzu gure gelatinek eskaintzen dizkizuten aukera guztiak? Hiru errezeta proposatzen dizkizugu.
Probatu duzu limoi-moussea? Oso goxoa eta, gainera, glutenik gabea.