Ezagutu gure pizza-aukera zabala

Ezagutzen duzu gure Pizza-aukera zabala?

2024ko urtarrilaren 10a

Badakigu zenbat gustatzen zaizkizun pizzak. Izan ere, mundu guztiko plater ezagunenetako bat da. Horregatik, ezin konta ahala pizza-aukera eta -zapore proposatzen dizkizu Mercadonak. Gure aukera guztiak ezagutzen dituzula uste duzu? Uste duzun baino askoz zabalagoa da gure eskaintza. Edozer bilatzen duzula ere, zuretzako pizza egokiena dugu.

Pizza freskoez gainera, zapore eta kalitate guztia mantentzen dituzten izoztutako aukerak ere baditugu, Italiako tradizioei hutsik egin gabe. Gainera, glutenik gabeko pizza gozo-gozoak ditugu premia dietetiko espezifikoak dituzten pertsonentzat.

Ikusi nahi duzu aukera guztia? Ahosabai eta premia bakoitzerako pizza bat dugu.

Zer motatako Pizzak aurkitu ditzakezu Mercadonan?

Pizza freskoak

Pizzas frescas Mercadona

Plater prestatuen linealean, zapore eta tamaina ugaritako Pizza freskoen aukera bikain bat eskaintzen dizugu. Tradizionalak ala ore amarekin egindakoak dituzu gogokoen? Zaila bakar bat hautatzea, biak baitaude gozo-gozo!

Pizza izoztuak

Pizzas congeladas Mercadona

Aukera seguru eta erosoa familia guztiarentzako afaria azkar batean prestatzeko. Esteka honetan, gure Pizza izoztuen ezaugarriak ikusteko aukera duzu. Izoztuen artean, hiru motatakoak proposatzen dizkizugu:

  • Ore barrubetea duten pizzak
  • Ore fineko pizzak
  • Pizza tradizionalak

Glutenik eta laktosarik gabeko pizzak

Pizzas sin gluten y sin lactosa Mercadona

Mundu guztiak izan dezan pizza eder bat jateko aukera osasuna arriskuan jarri gabe, glutenik eta laktosarik gabeko Pizzen aukera zaindu bat duzu. Ezagutu aukera guztiak eta haien ezaugarriak.

Beste gomendio batzuk

Probatu duzu gure Tabulea? Hiru ideia erraz emango dizkizugu, etekin handiena ateratzeko.

Haragi-gose bazara, inoiz hutsik egiten ez duten bi prestakin aurkezten dizkizugu: Oilasko-hegal erreak eta Txerri-saiheskiak barbakoan.

Gozatu benetako zaporea duten Urdaiazpiko onenez.