Ezagutu gure Pizza izoztuen kalitatea eta erosotasuna.

Pizza izoztuak, izozkailutik mahaira

2024ko urtarrilaren 09a

Ezagutzen duzu gure Pizza izoztuen aukera? Izozkailuan pizzak edukitzea baliabide bikaina da haien irrikaz zaudenerako, bazkari bat bizkor prestatzeko edo aurreikusi gabeko afari bat egiteko. Minutu gutxi batzuetan eta ezer gutxi zikinduta, pizza bikain egin berri bat izan dezakezu mahaian, jateko prest.

Pizza izoztuek, erosoak izateaz gainera, zaporea eta kalitatea bermatzen dituen esperientzia gastronomiko gozo bat ere ekarriko dizute. Osagai bakoitzaren berezko zaporea eta freskotasuna mantentzen dituzte gure pizza izoztuek. Ezagutu zapore eta estilo guztiak. Jarraitu irakurtzen!

Ore fineko pizza izoztuak

Pizzas congeladas de masa fina Mercadona

Ore fineko pizzak dituzu gustukoen? Arinagoak eta kurruskariagoak dira, osagaien zaporea nabarmentzen dutenak. Lau zapore dituzu aukeran:

  • Urdaiazpikoa: urdaiazpikoa eta gazta (mozzarella eta edam) ditu.
  • 4 gazta: mozzarella, edam, gorgonzola eta emmental gaztekin egina
  • Carbonara: txanpiñoi eta hirugiharduna.
  • BBQ: txahala, hirugiharra eta barbakoa-saltsa ditu.

Ore barrubeteko pizza izoztuak

Pizzas congeladas de masa rellena Mercadona

Gazta-betegarri goxoa duten ukitu desberdineko pizzak badituzu gustuko, dasta ezazu gourmet-mailako aukera hau; bi zapore dituzu:

  • Amerikarra: pulled pork, patatak, hirugiharra, tipula, BBQ saltsa eta cheddar gaztaz betetako orea ditu.
  • Pepperoni BBQ: hirugiharra, pepperoni, BBQ saltsa eta gazta freskoz egindako saltsaz betetako orea ditu.

Pizza izoztu tradizionalak

Pizzas congeladas tradicionales Mercadona

Zapore ugariko pizza tradizional arrakastatsuenak ere aurkituko dituzu gure pizza izoztuen eskaintzan.

  • Atuna: atuna eta oliba berdeak ditu.
  • Boloniako saltsa: Boloniako saltsaz, txahalkiz eta txerrikiz egina.
  • 4 gazta glutenik eta laktosarik gabe: mozzarella, grana padano, cheddar ondua eta emmentala ditu.
  • Bi pizza tomate eta oreganoduneko packa. Bere horretan presta ditzakezu, edo toppingak gehitu, zapore desberdina emateko.

Beste gomendio batzuk

Gure Sandwich hoztuak egokiak dira edozein unetarako: lantokirako, mokadu bat egiteko, afari arin bat prestatzeko, etab.

Probatu gure Pizza freskoak, gozo-gozoak!

Sukaldean aritzea erabakitzen baduzu, ikus ezazu zenbat aukera ematen dituen Piadina estilo italiarreko ogiak: pizza moduan, nahi duzun bezala betetzeko, dipeatzeko...