Bi kefir likido berri aurkezten dizkizugu: Natural gaingabetua (% 0) eta Kokozko Begetala.

Ezagutzen dituzu gure Kefir likido berriak?

2022ko irailaren 14a

Antzinatik datorren esneki bat da Kefirra, oso onuragarria gure organismoarentzat, elikagai probiotiko bat denez. Gero eta onarpen handiagoa du, eta gero eta modu gehiagotan prestatuta dator.

Bada produktu hau bertsio likidoan nahiago duenik, eta, haien nahia asetzeko, bi aukera berri eskaintzen ditugu Kefirra hartzeko: Natural gaingabetua (% 0) eta Koko-zaporeko begetala.

Kefir naturala % 0

Behiaren kefir gaingabetua, kefirraren propietate probiotikoak bertsio gaingabetuan nahiago dituztenentzat. Gainera, azukre erantsirik gabeko aukera likido eta hartzeko erraz eta azkar bat nahi dutenengan pentsatua dago.

Ezaugarriak eta erabiltzeko modua

  • Kefir likido gaingabetua. Burbuilarik gabea.
  • Astindu botila hartu aurretik.
  • Hotzean gorde, 0 °C eta 6 °C artean.
  • Ezin hobea da hutsik edo hamaiketakoarekin edo askariarekin hartzeko.
  • Fruta eta zerealekin irabiakiak egiteko oinarri gisa erabil daiteke.

Koko-zaporeko kefir begetala

Propietate probiotikoak edari begetal baten bidez lortu nahi dituztenentzat pentsatua dago Koko-zaporeko kefir hau. Dieta beganoetarako ezin hobea da, ez baitu ez esnerik, ez animalia-jatorriko eratorririk. Erraz eta eroso hartzekoa da.

Gainera, Mercadonan eskaintzen dugun lehenengo aukera begetal edangarria da.

Ezaugarriak eta erabiltzeko modua

  • Kefirrarekin hartzitutako kokozko edaria. Agabez gozatua.
  • Astindu botila hartu aurretik.
  • Hotzean gorde, 0 °C eta 6 °C artean.
  • Ezin hobea da hutsik edo hamaiketakoarekin edo askariarekin hartzeko.

Beste gomendio batzuk

Freskatu zeure burua gure Hortxatekin eta Kanela- eta Limoi-edariarekin.