Haragi- eta Barazki-barbakoaren errezeta; zinez tentagarria.

Haragi- eta barazki-barbakoa

2018ko uztailaren 27a

Barbakoa bat arrazoi paregabea da etxekoekin eta lagunekin elkartzeko, eguraldi ona aprobetxatuz. Ezin errazago jartzen dizugu haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta honekin: arkume-txuletak, hirugiharra eta butifarra; prestatzen errazak eta aproposak txingarretan zapore guztia ateratzeko.

Haragiaren lagungarri, erabili artoa edo barazkiak -zainzuri berdeak, kalabazina edo piper gorria- barbakoa perfektu bat egiteko. Eta ondu guztia saltsekin: barbakoa, argentinar estiloa, piri-piria eta aliolia. Denak ezin egokiagoak horrelako une baterako.

Lau lagunentzako osagaiak:

  • Arkume-txuletak.
  • Butifarra freskoa.
  • Hirugiharra / Hirugiharra saiheskiarekin (Kanariak).
  • 1 artaburu egosi.
  • Zainzuri berdeak.
  • Kalabazina.
  • Piper gorria.
  • Piperbeltz beltza (errota).
  • Gatz larria.
  • Oliba-olio birjina estra.
  • Saltsak nahieran: barbakoa, aliolia, argentinar estiloa, piri-piria...

Pausoz pauso:

Gonbidatuak harrituta uzteko moduko barbakoa on bat prestatu nahi baduzu, jarraitu haragi- eta barazki-barbakoaren errezeta honi pausoz pauso.

1. Piztu sua, eta itxaron txingarrak goritu arte.

Paso 1 Receta barbacoa carne verdura

2. Garbitu eta moztu barazkiak.

Paso 2 Receta barbacoa carne verdura

Paso 3 Receta barbacoa carne verdura

Paso 4 Receta barbacoa carne verdura

3. Moztu artoa, eta jarri txingarretan gatz eta piperbeltz pixka batekin.

Paso 5 Receta barbacoa carne verdura

Paso 6 Receta barbacoa carne verdura

Paso 7 Receta barbacoa carne verdura

4. Jarri haragia txingar gainean. Bota gatza eta piperbeltza txuletei eta hirugiharrari bakarrik.

Paso 8 Receta barbacoa carne verdura

5. Egin dena bi aldeetatik, gorritu arte.

Paso 9 Receta barbacoa carne verdura

6. Jarri platerean, ondu oliba-olio pixka batekin, eta aurkeztu nahi dituzun saltsak ontzi txikietan, bakoitzak nahi duenetik har dezan.

 Paso 10 Receta barbacoa carne verdura

Haragi- eta barazki-barbakoa errezeta goxoa da, aproposa lagunekin eta etxekoekin jateko, eguraldi ona aprobetxatuz.

Beste gomendio batzuk

Barbakoaren errezeta goxo horri laguntzeko, proba itzazu udako gure ardo beltzak eta sangriak, zapore gozo eta freskagarriak.

Gonbidatuak barbakoaren zain dauden bitartean, eman ezusteko bat dipeatzeko saltsa hauekin, eta eskaini aperitiborik onena lagun eta senideei.