Udan, entsalada fresko-freskoa da gusturen jaten dugun plateretako bat. Prestatu surimi-makilatxoen entsalada hau udako edozein bazkari edo afariren osagarri gisa, eta harrituta utziko dituzu etxekoak zein lagunak.
Erantsi otarrainxkak, palmondo-bihotzak, errukula, ahuakatea, ozpinetako luzokerrak, oliba-xerrak, kaparrak, arto gozoa, tipulina eta jerez-ozpinaz egindako maionesa.
Mercadonan dituzu prestatzeko behar dituzun osagai guztiak. Mokadu goxo bat, partekatzeko egoki-egokia!
Jarraitu surimi-makilatxoen entsalada prestatzeko bideoko pausoei
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 pakete surimi-makilatxo
- Otarrainxka zurituak eta izoztuak
- 1 poltsa errukula
- 1 poto xerratutako oliba
- 1 poto antxoa-zaporeko ozpinetako luzoker
- 1 poto kaparra
- 1 poto palmondo-bihotz berezko eran, osorik
- 1 poto arto gozo
- 1 ahuakate fresko
- 1 poto maionesa
- Jerez-ozpina
- 1 pakete tipulin
- Piko gaziak
Pausoz pauso:
Entsalada fresko eta erraz hau prestatzeko pauso guztiak azalduko dizkizugu orain. On egin!
1. Zatitu surimi-makilatxoak, palmondo-bihotzak, ozpinetako luzokerrak eta tipulina.
2. Zatitu ahuakatea xerratan.
3. Salteatu otarrainxkak zartagin batean, olio pixka batekin. Gorde.
4. Jarri katilu batean maionesa eta jerez-ozpina. Nahastu ondo eta gorde
5. Jarri gopor handi batean errukula, surimia, luzokerrak, kaparrak, oliba-xerrak, arto gozoa eta palmondo-bihotzak.
6. Nahastu ondo osagai guztiak.
7. Erantsi otarrainxkak.
8. Erantsi ahuakatea.
9. Bota gainetik jerez-ozpindun maionesa.
10. Bota gainera tipulina; behar izanez gero, erantsi oliba-olio pixka bat.
11. Eta dekoratu piko gaziekin.
Beste gomendio batzuk
Udarako beste errezeta fresko batzuen bila bazabiltza, hemen dituzu batzuk, bero egiten duenerako egoki-egokiak:
- Errezeta: entsalada errusiarra legatzarekin eta otarrainxkekin.
- Errezeta: meloi-gazpatxoa, limoi- eta mendafin-kubotxoekin.
- Errezeta: sandia-gazpatxoa, limoi- eta jengibre-kubotxoekin.
Eta postre exotiko batekin bukatu nahi baduzu bazkaria, probatu itzazu gure izozki-motxiak. Mangoa eta kokoa ditugu aukeran.