Entsalada errusiarra udako janari tipikoetako bat da. Orain, oporretako plater izar hori presta dezakezu errezeta honekin: legatzarekin eta otarrainxkekin egindako entsalada errusiarra.
Gozatu familian edo lagunekin entsalada errusiarraren errezeta bikain honetaz, Mercadonan aurki ditzakezun produktuak erabiliz: oliba-oliotako atuna, patata, azenarioa, lekak, olibak, ozpinetako luzokerrak, legatza, otarrainxkak eta maionesa.
Jarraitu errezetaren bideoari: entsalada errusiarra legatzarekin eta otarrainxkekin.
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 xerra legatz izoztu
- 100 g otarrainxka izoztu, zuriturik
- 1 lata oliba-oliotako atun, 80 g
- 300 g patata
- 100 g azenario
- 50 g leka
- 50 g luzoker eta oliba
- 1 poto maionesa
- Gatza
- Baratxuriak
- Olio birjina estra, Gran Selección
Aukeran, apaintzeko: 1 pakete piko gazi
Pausoz pauso:
Errezeta goxo hau prestatzeko, jarraitu pausoz pauso entsalada errusiarra legatzarekin eta otarrainxkekin egiteko prozesu honi.
1- Patatak, azenarioak eta lekak garbitu, zuritu, eta ur ugaritan egosten jarri, gatzarekin.
Egoste-denbora gomendatuak:
- 25-30 minutu patatarentzat (nolakoa den)
- 15 minutu azenarioentzat
- 15 minutu lekentzat
2- Gorritu baratxuriak.
3- Gehitu legatza, erregosi eta gorde.
4- Atera legatza. Zartagin berean, erregosi otarrainxkak, lehenago desizoztuak. Gorde otarrainxkak eta atera baratxuriak.
5- Deshacer las patatas y las zanahorias, hasta dejarlas en la textura que más nos guste.
6- Zatitu lekak puska txikitan, olibak ebaki erditik, eta txikitu luzokerrak.
7- Nahasi patata eta azenarioa, legatz papurtua, latako atuna, otarrainxken erdiak, lekak, oliba ebakien erdiak eta luzokerren erdiak.
8- Gehitu maionesa, hiruzpalau koilarakada handi (norberaren gustura), eta nahasi dena koilara batekin.
9- Ongi nahasia dagoenean, nahi den forma eman, eta maionesa geruza bat eman gainetik, ahalik eta berdinena.
10- Apaintzeko, jarri gelditu diren otarrainxkak, oliba erdiak eta gainerako luzokerrak.
11- Hozkailuan sartu ordu-laurden inguru, eta piko gaziekin zerbitzatu.
Legatzarekin eta otarrainxkekin egindako entsalada errusiar hau plater goxo-goxoa da, familiarekin edo gonbidatuekin opor hauetan dastatzeko aparta.
Beste gomendio batzuk
Uda honetarako postrerako ukitu gozoa Mercadonako izozkiak dira. Probatu Nocciola txiki zaporetsuak edo kakao-gailetadun esnegainezko izozki kukurutxudun ertainak.
Errezeta goxo honi laguntzeko, zer hobe Mercadonaren Blancauvas ardoa baino. Ardo beltz oso berezia, zure gonbidatuak harrituko dituena. Edan ezazu uda honetan fresko-fresko, eta gozatu.