Ba ote hori baino plater freskagarriagorik? Bada, errezeta erraz askoa proposatzen dizugu, apropos-aproposa aurtengo uda bero honetarako: meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin.
Plater oso gozoa eta prestatzen erraza da, eta Mercadonako frutategiko meloiekin egin dezakezu. Dastatu senideekin edo lagunekin!
Ikusi "meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin" errezetaren bideoa:
4 lagunentzako osagaiak:
- Apo-azal meloi bat
- Azalik gabeko ogi zuriaren bost xerra
- 50 g urdaiazpiko, zatitxotan
- Limoi-zukua, ontziratua
- Adartxo bat mendafin
- Ur minerala
- Oliba-olio birjina estra
- Gatza
- Piperbeltz zuria
Pausoz pauso:
Prozesua pausoz pauso jarraitu nahi baduzu, hona hemen meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin errezeta gozo askoa egiteko xehetasun guztiak. On egin!
1. Lehenik eta behin, bete kubotxo batzuk limoi zukutuz eta urez (neurri berean, biak). Bota mendafina, xehe-xehe ebakita, eta sartu izozkailura.
2. Egin zortzi meloi-esfera, bolak egiteko koilara batez, eta gorde.
3. Ebaki meloia kubotan.
4. Xehatu, edalontzi amerikar batean, meloi-kuboak, ogi zuriaren xerrak eta olio-koilarakada bat.
5. Bota gatza, piperbeltz zuri pixka bat eta ur minerala, nahi den testura lortu arte.
6. Zerbitzatu, katiluko bi kubotxo eta meloi-bola batzuk gehituz.
7. Bota katiluetara urdaiazpiko-zatitxoak, kurruskari egon daitezen aldez aurretik mikrouhin-labean edo haizagailudun labean berotuta. Ipini mendafin-hostotxo bat, apaingarri.
Erraza, ezta, meloi-zopa hotza, limoi- eta mendafin-kubotxoekin errezeta prestatzea? Jarraitu eman dizkizugun urratsei, eta prest duzu plater gozo eta freskagarri asko hori!
Beste gomendio batzuk
Beste zopa hotz bat gomendatzen dizugu egun beroetarako: Luzoker eta jogurt greziardun zopa hotza
Eta janari hotz bati amaiera emateko, ikusi Matcha tearen izozkia prestatzeko errezeta.