Neguko hotzari aurre egiteko, ikasi  plater goxo hau prestatzen: almendradun brokoli-krema.

Almendradun brokoli-krema prestatzeko errezeta

2020ko urtarrilaren 10a

Neguan gorputza berotzeko eta urtea asmo onekin hasteko, apunta ezazu almendradun brokoli-krema prestatzeko errezeta hau, eta presta ezazu etxean. Izan ere, hilabete hotzetan, krema beroak eta plater honen antzera koilaraz dastatzeko platerak hartzeko gogoa izaten da.

Gozatu egingo duzu: brokoliaren zapore bikaina, almendra xehatuekin konbinatuta, eta testura erakargarria ditu kremak. Errezeta hau oso originala da, eta prestatzen erraz-erraza; arazorik ez duzu izango. Errezetako jarraibideak kontuan hartu, besterik ez duzu egin behar.

Ikusi, pausoz pauso, almendradun brokoli-krema prestatzeko errezeta

Osagaiak:

  • 2 brokoli
  • ¼ tipula
  • 50 ml ardo zuri lehor
  • 40 g almendra
  • 2 baratxuri-ale
  • 1 osoko ogi-xerra
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza, errotarekin
  • Oliba-olioa

Pausoz pauso:

1. Zuritu eta moztu tipula, ahalik eta finen.

Pelar y cortar la cebolla lo más fina posible.

2. Txikitu baratxuria.

Picar el ajo.

3. Brokolia garbitu eta lore txikitan moztu.

Lavar y cortar el brócoli en pequeños ramilletes.

4. Zartaginean, olio pixka batekin, gorritu tipula eta baratxuria. Bota gatza eta piperbeltza. Erantsi ardoa.

En una sartén, con un poco de aceite, pochar la cebolla y el ajo.

Rectificar de sal y pimienta. Incorporar el vino.

5. Kozinatu alkohola lurrundu arte

Cocinar hasta evaporar el alcohol.

6. Irakin brokolia: irakiten hasten denean, utzi 10-15 minutu inguru.

Hervir el brócoli: cuando empiece a hervir, dejar unos 10-15 minutos.

7. Gorde ur egosia.

Reservar el agua de cocción.

8. Birrindu brokolia 30 g almendrarekin, ogi-xerrarekin, piperbeltz pixka batekin, tipula eta baratxuriarekin eta 7 katilukada ur egosirekin. Bota gatza. Irabiatu krema leun bat lortu arte.

Triturar el brócoli junto con 30 g de almendras, la rebanada de pan, un poco de pimienta, la cebolla con el ajo y 7 cazos del agua de su cocción.

Rectificar de sal. Batir hasta que quede una crema más o menos fina según guste.

9. Xigortu zartagin batean, olio oso gutxirekin, gainerako almendrak.

Tostar en una sartén con muy poco aceite el resto de las almendras.

10. Zerbitzatu krema almendra xigortuekin eta oliba-olio gordin pixka batekin, eta hautseztatu gainerako brokoliarekin.

10.	Servir la crema con las almendras tostadas, un chorrito de aceite de oliva en crudo y espolvorear con los restos del brócoli.

Beste gomendio batzuk

Zopak atsegin badituzu, Minestrone zoparen errezeta ere gustatuko zaizu; bikaina da hotzari aurre egiteko. Bazkari eta afarietarako ideia gehiago behar badituzu, sartu gure Errezetak atalera.