Hementxe azalduko dizugu pausoz pauso zer-nola prestatu kontsomea haragi-bolekin eta galeper-arrautzekin.

Errezeta: kontsomea haragi-bolekin eta galeper-arrautzekin

2023ko azaroaren 03a

Kontsome bikain bat proposatzen dizugu; koilaraz jateko plater bat, zapore bizi eta suspergarria duena. Aukera bikaina izan daiteke Gabon gaueko afarirako, Eguberri eguneko bazkarirako, edo, oro har, urte-sasoi honetan antolaturiko edozer otordutarako.

Kontsomearen tradizioa Gabonekin lotzen dugu, baina neguko beste edozer unetan ere kontsumi daiteke. Errezeta hau aukera apartekoa da garaiotan haragi-kontsomearen tradizioari jarraitu nahi izanez gero, baina ukitu berrituarekin prestatzeko.

Oso erraza da prestatzen: atera eltzeak eta ekin lanari; pausoz pauso azalduko dizugu eta nola prestatu.

Kontsomea haragi-bolekin eta galeper-arrautzekin, pausoz pauso

4 lagunentzako osagaiak

Saldarako

  • 1 txerri-hanka.
  • 1 txerri-hezur zuri gazitu.
  • Eltzekorako haragi-osagarriak, 1 azpil.
  • 1 urdaiazpiko-hezur.
  • Eltzekorako barazki-osagarriak, 1 azpil.
  • 1 tipula gozo.
  • 4 iltze-belar.

Haragi-boletarako

  • 300 g haragi xehatu (behikia eta txerrikia nahasian).
  • 1 baratxuri-atal.
  • ½ edalontzi esne oso.
  • 8 galeper-arrautza.
  • 2 xerra ogi gogor.
  • Perrexila.
  • Gatza.
  • Gari-irina.
  • 1 arrautza.
  • Piperbeltz beltza.

Pausoz pauso

1. Jarri eltze handi batean 5 litro ur eta gatz pixka bat, egosteko haragiak, hankak eta hezurrak.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

2. Irakiten hasten denean, kendu gaineko aparra, eta egosi su motelean 2 orduz, gutxi gorabehera.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

3. Garbitu, zuritu eta laurdenetan zatitu barazkiak. Sartu saldan.

4. Sartu iltzeak tipulan, eta jarri hura ere eltzean. Egosi beste ordubetez su motelean.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

5. Bien bitartean, egosi galeper-arrautzak ur irakinetan 4 minutuz. Utzi geroko.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

6. Beratu ogi-xerrak esnetan, eta zanpatu sardexka batekin.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

7. Txikitu fin-fin baratxuria eta perrexila. Gehitu guztia haragi xehatuari: baratxuria, perrexila, arrautza eta beratutako ogi-mamia. Eman gatza eta piperra.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

8. Ondo nahasi, eta egin bola txikiak. Pasatu arinki irinetatik, eta utzi geroko.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

9. Salda hozten utzi ondoren, iragazi, eta eman gatza. Utzi hezurrak alde batera, eta gorde haragia eta barazkiak beste errezeta batzuetarako (pureak, kremak, kroketak, eta abar).

10. Salda iragazi ondoren, irakinarazi. Une horretan, sartu haragi-bolak eta egosi 2 minutuz.

Receta de Consomé con albóndigas y huevos de codorniz.

11. Zerbitzatzeko unean, gehitu bakoitzari bi galeper-arrautza, erditik ebakita.

Chefaren sekretua

Kontsome mardulagoa nahi izanez gero, gehitu fideo finak edo gustuko duzun pasta; pasta barrubetea ere izan daiteke.

Beste gomendio batzuk

Otordua koilararekin jateko plater bero batekin hasi nahi baduzu, hona hemen 3 krema-errezeta osasungarri.

Animatzen Bakailao-kauserak prestatzera, hasierako plater gisa?

Amaitzeko, probatu gure Glutenik gabeko limoi-moussea, arina eta freskagarria.