Presta ezazu etxean, erraz asko, itsaski-fideua hau, Mercadonan bertan aurkituko duzun fideuarako frijitukidun saldarekin egina. Baietz hatzak miazkatu!
Jarraitu fideuarako saldarekin itsaski-fideua prestatzeko bideoaren pausoei:
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 xerra arrain-ezpata fresko
- 1 txibi fresko
- Muskuiluak
- 4 ganboi
- 400 g fideo ertain
- 1 brik fideuarako frijitukidun salda
- Oliba-olio birjina
- Gatza
- Aliolia
Pausoz pauso:
Hona hemen itsaski-fideua gozo bat prestatzeko eman beharreko pauso guztiak. Zur eta lur utziko dituzu gonbidatuak. Hain da gozoa...
1. Bota hiru koilarakada olio paella-ontzian. Erregosi muskuiluak eta ganboiak, eta gorde. Erregosi, su altuan, ezpata-arraina eta txibia (zatituak, biak), kolorea hartzen duten arte.
2. Bota 400 g fideo.
3. Nahastu fideoak ezpata-arrainarekin eta txibiarekin.
4. Gehitu, aurrez berotuta, fideuarako brikeko salda. Su altuan eduki, irakin arte.
5. Bota muskuiluak...
6. ...eta ganboiak
7. Su altuan eduki, irakiten, 10 minutuz, gutxi asko.
8. Saldarik geratzen ez denean, egina dago fideua. Bizpahiru minutu itxaron, sua itzalita jada, zerbitzatu baino lehen.
9. Jarri platerean, eta, nahi izanez gero, gehitu aliolia.
Beste gomendio batzuk
Fideuaren ondoren, ederki sartzen da izozki bat uda-garaian. Hona beroari aurre egiteko zenbait konbinazio tentagarri: Mercadonako izozkiak, aukeran: Nocciola txiki estaldura bikoiztuna, eta esne-gainezko izozki kukurutxodun ertaina kakaozko gailetekin.
Errezeta hauek guztiak ere eskaintzen dizkizugu, uda-garaian plater freskagarriak prestatzeko oso lagungarriak izango zaizkizun ideiez beteak.