Ikasi atun-takoen gure errezeta prestatzen; gozo-gozoa eta orekatua da

Errezeta: atun-takoak ahuakatearekin

2023ko maiatzaren 02a

Gure sukaldaritzan klasikoa den arrain urdin bat da atuna. Zalantzarik gabe, mundu osoan gehien kontsumitzen diren arrainetako bat da, eta zapore aparta du. Kaloria gutxi ditu, proteinatan eta Omega 3 gantz-azidotan aberatsa da, eta A, D eta B taldeetako bitaminak ere ematen dizkigu.

Propietate horiei guztiei esker, besteak beste, nutrizio-balio handiko elikagaia da, ezin hobea dieta orekatua izateko.

Gainera, erabilera anitz ditu, modu askotara jan baitaiteke: labean, plantxan, gisatua, marinatua, freskoa, kontserban… Ezin atunaz aspertu; zuri nola gustatzen zaizu gehien?

Guri asko gustatzen zaigu takotan prestatzea, inspirazio mexikarreko errezeta erraz batean oinarrituta. Jakin nahi duzu nola?

Ikusi pausoz pauso atun-takoen gure errezeta

2 lagunentzako osagaiak

  • 1 atun-xerra zatitan moztuta.
  • 1 tipula.
  • 1 ahuakate.
  • 1 errefau.
  • 4 cherry tomate.
  • 2 talotxo takotarako.
  • Lima-erdia.
  • Martorria.
  • Jengibrea.
  • Gatz- eta piperbeltz-apur bat.

Pausoz pauso

1. Moztu atun-xerra 2na zentimetro inguruko zatitan, ahalik eta homogeneoena.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

2. Jarri atuna ontzi batean, bota gatza eta piperra, eta birrindu jengibrea eta lima-erdiaren azala.

Receta de Tacos de atún con aguacate

3. Bota limaren zukua atunari, estali film gardenez, eta sartu hozkailuan 5 minutuz.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

4. Bitartean, moztu tipula juliana eran, ahuakatea haizemaile-forman, errefaua xaflatan, eta cherry tomateak laurdenetan.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

5. Atera atuna lima-zukutik, eta erreserbatu.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

6. Zartagin batean, berotu talotxoak bi aldeetatik, kolore pixka bat hartu arte.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

7. Jarri ahuakatea talotxoaren oinarrian, erdian, eta atun-zatiak gainean.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

8. Amaitzeko, jarri tipula, errefaua eta cherry tomateak.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

9. Hautseztatu martorri txikitu berriarekin nahierara.

Receta de Tacos de atún con aguacate.

Beste gomendio batzuk

Bazkari eta afarietarako beste aukera oso orekatu bat duzu beste errezeta hau: legatza barazkiekin, lurrunetan eginda.

Bakailaoa jateko errezeta bat prestatu nahi?