Aprovecha todas las propiedades del brócoli y la coliflor en tu cocina.

Azalorea eta brokolia prestatzeko errezetak eta trikimailuak

2023ko otsailaren 06a

Azalorea eta brokolia, bi aza-mota, oso egokiak dira elikadura osasungarria izateko. Sukaldean erabili ohi dituzu?

Aholku honetan, haien propietateei buruzko informazioa eman nahi dizugu, prestatzeko modurik onenak zein diren azaldu, eta errezeta gozo-gozoak irakatsi.

Azalorearen eta brokoliaren propietateak

Azalorea eta brokolia munduan gehien kontsumitzen diren barazki kruziferoetako bi dira. Biak zuntzez aberatsak dira; zuntzak asetze-ahalmen handia du, eta gure organismoarentzat oso onuragarria da.

Bestalde, bitamina eta oligoelementu asko ematen dituzte, baita burdina ere. Hori guztia dela eta, nutrizio-aukera bikaina dira.

Propietate ugari dituzten arren, hauek dira haietako bakoitzaren garrantzitsuenak:

Azalorea

  • Magnesio-, potasio- eta fosforo-iturria.
  • Kaltzioz aberatsa.
  • Antioxidatzaile-iturria.
  • Zuntz ugarikoa.

Brokolia

  • C bitamina ugarikoa.
  • Potasioz aberatsa.
  • Kaltzioz aberatsa.
  • Zuntz ugarikoa.

Nola prestatzen dira azalorea eta brokolia?

Bi barazki horiek erraz eta era askotara prestatzen dira. Elikagarriak izateaz gain, erabilera asko ere badituzte. Testura eta ñabardura ugari ematen dizkiete gure errezetei.

Tamainagatik eta testuragatik, modu askotara prestatu daitezke. Beraz, egosita, erreta, salteatuta, frijituta edo gordinik jan ditzakezu, zuk nahi bezala.

Hala ere, badago haiek prestatzeko eta haien propietateak mantentzeko gomendatutako modu bat: presta itzazu lurrunetan, baina doitu egoste-denborak puntu-puntuan gera daitezen.

Horrela, gozagarri xume batez lagunduta, plater gozo-gozo eta superelikagarri bat izango duzu.

Hiru errezeta brokoliarekin

Filo orezko triangeluak brokoli eta ricottarekin

Trucos Brócoli y Coliflor: Triángulos de pasta filo con brócoli y ricota

1. Garbitu 250 g brokoli, eta moztu, adaxkak bereiziz.

2. Gehitu brokolia ur irakinetan eta egosi gehienez 3 minutuz. Iragazi eta hoztu brokolia ur hotz izozdunetan.

3. Lehortu brokolia eta salteatu zartaginean olio pixka batekin pare bat minutuz. Bota gatza eta piperra, eta gorde.

4. Ontzi egoki batean, nahasi 200 g ricotta brokoli salteatuarekin, ondo zatitutako 5 tomate lehor eta eskuz moztutako 3 mendafin-orri. Bota gatza eta piperra, eta gorde.

5. Olioztatu lan-gainazal bat eta zabaldu filo orearen lehenengo orria. Olioztatu orria eta gainjarri bigarrena. Olioztatu eta jarri filo orearen hirugarren orria. Moztu orea 8 bat cm-ko zabalerako zerrendatan.

6. Jarri brokoli-betegarria orearen gainean eta tolestu triangelu bat osatzeko moduan, ertzak orearen beste aldearen kontra elkartuz. Tolestu orea amaitu arte.

7. Jarri triangeluak laberako erretilu batean, landare-paperaren gainean.

8. Olioztatu triangeluen gainazala oliba-olioarekin, eta hautseztatu sesamo-haziz.

9. Laberatu 190 °C-an 20 bat minutuz.

10. Utzi epeltzen eta zerbitzatu.

Brokoli-hanburgesak brokoli-pestoarekin

Trucos Brócoli y Coliflor: Hamburguesas de brócoli con pesto de brócoli

Brokoli-pestoa egiteko:

1. Galdarraztatu 250 g brokoli ur irakinetan 3-4 minutuz.

2. Zartagin batean, jarri olio pixka bat ,eta gorritu apur bat 2 baratxuri-ale.

3. Zartagin berean, txigortu 50 g anakardo.

4. Eraman dena prozesadore batera, gehitu ⅓ edalontzi olio, limoi baten ura eta 50 g Grana Padano gazta birrindu, bota gatza eta piperra nahierara, eta txikitu. Arinago geratzea nahi badugu, brokoliaren egosketa-saldaren koilarakada batzuk bota ditzakegu.

Hanburgesak egiteko:

1. 400 g brokoli hartuta, bereizi adaxkak eta zurtoina, eta garbitu ondo. Ahal dela, txikiak izan behar dute.

2. Zuritu 250 g patata eta zatitu tamaina bereko kubo txikitan.

3. Zartagin batean, gehitu olio pixka bat eta baratxuri-ale oso eta zuritu bat usaina emateko. Gorrituta dagoenean, gehitu patata-kubotxoak eta egin su ertainean 5-10 minutuz, tamainaren arabera.

4. Gehitu brokolia zartaginean, bota gatza eta piperra eta gehitu eskukada txiki bat perrexil txikitu. Estali dena. Gehitu 75 ml ur, egosten laguntzeko.

5. Egosi 15-20 minutuz edo patata ondo egiten den arte.

6. Egosi ondoren, pasatu puregailutik (edo prozesadore batetik) eta bota emaitza ontzi batera.

7. Hoztu nahasketa eta gehitu 50 g Grana Padano gazta birrindu eta 50 g ogi birrindu. Nahasi ondo. Gehitu arrautza bat dena modu homogeneoan nahasi arte.

8. Bereizi bitan. Eman hanburgesa-forma eskuekin.

9. Berotu olio pixka batekin bustitako zartagin bat, eta prestatu buelta eta buelta, bi aldeetatik gorritzeko.

10. Jarri pesto-oinarri bat hanburgesarako ogian, hanburgesak, bufalo-mozzarellaren zati bat eta 3 zatitan ebakitako 3 cherry tomate.

11. Amaitu goiko ogi-zatiarekin.

Risottoa brokoliarekin, anakardoekin eta tomate lehorrekin

Trucos Brócoli y Coliflor: Risotto con brócoli, anacardos y tomates secos

1. Zatitu 400 g brokoli zuhaitz txikitan, zurtoina eta lorea bereiziz.

2. Garbitu brokoli-adaxkak eta bota ura irakiten duen ontzi batera. Egosi 2 bat minutuz. Iragazi eta gorde.

3. Txikitu 50 g anakardo zati loditan labana batez lagunduta, eta txigortu oliorik gabeko zartagin batean pare bat minutuz.

4. Kazola egoki batean, gehitu baratxuri-ale oso eta zuritu bat olio-zurrusta batekin. Gorritzean, gehitu brokolia eta gorritu pixka bat.

5. Gehitu 320 g arroz eta txigortu, etengabe eraginez.

6. Gehitu 100 ml ardo zuri eta 2 koilarakada soja-saltsa, eta eragin behin eta berriz.

7. Kozinatu arroza, eragin gabe, eta gehitu 75 ml ur txandatan.

8.15-20 minutu barru arroza ia prest egongo da. Gehitu 30 g gurin, 50 g Grana Padano gazta birrindu eta 20 g perrexil txikitu, eta eragin etengabe.

9.Bota gatza eta piperra, espeziatu intxaur muskatuaren koilarakadatxo batekin, gehitu 30 g tomate lehor, zatituta, eta anakardoak, txigortuta eta zatituta.

10. Arroza zerbitzatzean, hautseztatu anakardoz.

Hiru errezeta azalorearekin

Azalore gainerrea bexamelarekin

Trucos Brócoli y Coliflor: Coliflor gratinada con bechamel

1. Bereizi 600 g azaloreren sortak eta garbitu ondo.

2. Egosi uretan 10 bat minutuz. Garrantzitsua da ia puntuan geratzea: labean kozinatuko da erabat.

3. Lehortu azalorea eta eraman laberako egokia den ontzi batera; ez dadila azalore-geruza lodiegia izan.

4. Estali 500 ml bexamelekin.

5.Hautseztatu gazta birrindu asko erabiliz: Emmental eta Grana Padano.

6. Sartu labean 200 °C-an 15 bat minutuz edo gazta ondo gorritu arte.

7. Zerbitzatu bero dagoela.

8. amaitzeko, fruitu lehor txigortuak eta zatituak eta/edo perrexila edo tipulin txikitua erabil daitezke.

Noodleak azalore, soja, ezti eta kakahueteekin

Imagen Trucos Brócoli y Coliflor Texto 5: Noodles con coliflor, soja, miel y cacahuetes

1. Bereizi 500 g azaloreren sortak eta garbitu. Zatitu lore ertain eta txikitan.

2. Nahasi ontzi batean 4 koilarakada soja-saltsarekin eta ezti-zurrusta batekin, eta busti ondo azalorea saltsa horretan.

3. Jarri azalore bustia landare-paperez estalitako laberako erretilu batean.

4. Sartu labean 15 bat minutuz 200 °C-an.

5. Labean egiten den bitartean, jarri noodleak egosten.

6. Moztu 40 g tipula eta 30 g jengibre oso fin, eta bota zartagin (edo wok) bero-bero batera olio pixka bat duela.

7. Salteatu ondo eta gehitu noodleak, puntu-puntuan daudenean.

8. Salteatu zartaginean, prestatu dugun soja-saltsarekin bustita.

9. Hautseztatu 5 g martorri xehatuz eta azalore errearen zati batez.

10. Zerbitzatu noodleak eta apaindu beste martorri txikitu pixka batekin, geratzen den azalorearekin, 50 g kakahuete zatiturekin eta lima-zurrusta on batekin.

Azalore erregosia txerri-saiheskiekin

Trucos Brócoli y Coliflor Texto 6: Coliflor estofada con costillas de cerdo

1. Eltze handi batean, frijitu gatzez eta piperrez ondutako txerri-saiheskien erretilu bat, gorritu arte. Kendu eta gorde.

2. Olio berean, gaineratu azalore baten lore lodiak, zurtoinetik bereizita.

3. Estali lapikoa, eta utzi azaloreari egiten etengabe eraginez, su motelean, bigundu arte.

4. Gehitu berriro saiheskiak multzoari.

5. Utzi 5 minutuz eta jarri plateretan.

Udarako bi errezeta azalorearekin eta brokoliarekin

Bi barazki hauek negurako bakarrik direla diote. Baina ez da egia: urte osoan jan daitezke, baita hilabete beroetan ere. Horregatik, udarako bi errezeta bikain proposatzen dizkizugu.

Brokoli-tartarea

Trucos Brócoli y Coliflor: Tartar de brócoli

1. Bereizi 350 g brokoliren loreak zurtoinetik eta zuritu 200 g inguru tomate.

2. Txikitu tomateak, 40 g tipula gozo, 60 g piper gorri eta beste 60 g piper berde fin-fin, gehienez 3 mm-ko zatitan.

3. Nahasi 60 g oliba beltz xehatu, 1 lata antxoa oso fin xehatuta eta 15 bat kapar oso ondo zatituta.

4. Nahasi dena eta gehitu likido hauek, zerbitzatu aurretik: limoi-erdi baten zukua, koilarakadatxo bat ziape, koilarakadatxo bat Piri-piri eta 2 koilarakada soja-saltsa.

5. Nahasi kontu handiz eta zerbitzatu aurrez txigortutako baserriko ogiarekin.

Azalore-tabulea mendafinarekin, tomatearekin eta kuminoarekin

Trucos Brócoli y Coliflor: Tabulé de coliflor con hierbabuena, tomate y comino

1. Bereizi 500 g azaloreren adaxkak hostoetatik eta zurtoinetik.

2. Txikitu azalorea birringailu edo prozesadore batekin, oso apur finak lortu arte.

3. Zartagin zabal batean, jarri baratxuri-ale oso eta zuritu bat txigortzen. Gaineratu azalore-apurrak eta salteatu baratxuriarekin batera su bizian. Eragin etengabe azalorea gorritu arte. Kendu sutik eta utzi hozten.

4. Zatitu 25 g tipula gozo eta 2 tomate udarekara neurri ertaineko kubotan.

5. Txikitu 10 g perrexil eta beste 10 g mendafin.

6. Nahasi dena koilarakadatxo bat kuminorekin, 2 limoiren zukuarekin eta oliba-olioarekin.

7. Zerbitzatu entsalada gisa. Apaintzeko, txigortu 30 g arbendol xerratu zartagin batean, oliorik gabe, eta bota entsaladari.

Brokoliarekin eta azalorearekin kozinatzeko trikimailuak eta aholkuak

Nola moztu azalorea

1. aukera

1. Labana batekin, kendu azalorearen orri guztiak.

2. Hartu azalorea eskuekin eta kolpatu zurtoina, indarrez, sukaldeko gainaren kontra. Hala, adaxkak askatu egiten dira.

3. Amaitzeko, bereizi eskuz azalore-adaxkak zurtoinetik.

2. aukera

1. Labana batekin, erdibitu azalorea.

2. Erdi bakoitza hartuta, moztu, azalorearen erdialdea eta adaxkak bereiziz.

Nola saihestu azalorearen usaina hura prestatzean

Prestatu ahala, azalorearen usaina areagotu egiten da. Beraz, zenbat eta gutxiago egin, orduan eta usain txikiagoa. Beraz, behar den denboran prestatzen baduzu (5-7 minutu), puntu-puntuan geratzea eta hainbesteraino usainik ez izatea lortuko duzu.

Denbora gehiago prestatu behar baduzu, beste trikimailu bat:

bota limoi-erdi baten zukua ur irakinetan.

Nola aprobetxatu brokoliaren zurtoina

Labana batez lagunduta, moztu brokoliaren adaxkak,

burua taulan bermatuta. Zurtoina askatuta dagoenean, zuritu, kanpoko geruza desagertu arte.

Moztu zurtoina makilatan, crudité gisa jateko; hummusean sartuta edo zuk nahi duzun bezala jateko prest duzu.

Nola mantendu brokoliaren kolorea

Jarri brokolia uretan irakiten, gatz apur batekin. Irakin 1 minutuz bakarrik; atera berehala, eta sartu izotzez eta urez betetako ontzi batean, hoztu arte.

Nola kontserbatu brokolia eta azalorea

Bi barazkiak berehala hondatzen dira. Egokiena da hozkailuan gordetzea, filmez estalita eta beste fruta eta barazkietatik urrun, heltze-prozesua bizkortu ez dadin. Beste aukera bat da izoztea, gehiago irauteko, eta aurrerago erabiltzea.

Beste gomendio batzuk

Zainketarik onena gosari perfektu batekin hasten da. Hiru ideia emango dizkizugu, eta ezin dituzahau ztu.

Gosaltzeko, hamaiketakorako edo zure errezetetarako, fruitu lehorrak eta fruta deshidratatuak oso gomendagarriak dira zure saskia orekatuta egon dadin.

.