Logifruitek Mercadonarentzat egiten duen Ekonomia Zirkularraren simulazioa

Mercadonak sendotu egin du bere logistika jasangarriaren eredua, Logifruitekin 25 urte lankidetzan jardun eta gero

2021ko otsailaren 19a
  • Ontziak berrerabiliz, erabilera bakarreko materialen 180.000 tona sortzea ekiditen da urtero, eta kamioien 96.710 joan-etorri saihesten dira.
  • Kutxa berrerabilgarriak 120 aldiz baino gehiagoz erabil daitezke, konpondu egin daitezke eta % 100ean birziklagarriak dira. Horregatik, onuragarriak dira hornidura-sareko agente guztientzat: ekoizlea, banatzailea eta saltokia.
  • Ekonomia Zirkularreko politiken esparruan, baliabide natural gutxiagorekin gehiago ekoitzi nahi da.

Mercadonak sendotu du egin du Logistika Jasangarriaren bere eredua, Logifruitekin 25 urteko harremana bete ondoren. Logistikako Totaler Hornitzailea da Logifruit, eta aitzindaria da plastikozko palet higienizagarri, berrerabilgarri eta birziklagarriak erabiltzen, bai eta kutxa tolesgarriak erabiltzen ere, Espainian elikagaiak banatzeko. Baliabideak etengabe optimizatzearen alde Mercadonak egiten duen apustuari esker, konpainiak hobekuntza logistiko garrantzitsuak lortu ditu. Adibidez, kutxa zurrunak erabili ordez kutxa tolesgarriak erabiltzen ditu orain. Aldaketa hori onuragarria izan da hornidura-sare osoarentzat; lehen kutxa zurrun batek okupatzen zuen tokian, hiru tolesgarri garraiatzen dira orain. Horri esker, kamioiek 96.710 joan-etorri gutxiago egiten dituzte; erregai gutxiago kontsumitzen dute, eta atmosferara CO2 gutxiago isurtzen dute.

Logifruit 1996an sortu zen, eta urte hartan bertan hasi zen Mercadonarekin lanean, haren fruta- eta barazki-hornitzaileei zerbitzua ematen. Harrezkero, Europako Batasunak sustatu duen Ekonomia Zirkularraren politikaren jarraibideak betetzen ditu (Murriztea, Berrerabiltzea, Konpontzea eta ontziaren bizitza baliagarriaren amaieran Birziklatzea), baliabideak modu eraginkorragoan erabiliz eta materialak ekoizpen-zikloan ahalik eta denbora gehiena iraun dezaten ahalbidetuz.

Erabilitako diseinuari eta materialei esker, paletek eta kutxek joan-etorri bat baino gehiago egiten dituzte, hasi lehen ekoizletik eta dendaraino. Diseinu modularrak direnez, erraz garbitu, konpondu eta birzikla daitezke. Hori dela eta, Logifruit ekonomia zirkularraren eredu bihurtu da. Kutxa edo palet bakoitza biltegira itzultzen da erabilera-ziklo bakoitzaren ondoren. Han, automatikoki garbitzen eta desinfektatzen da, segurtasuna eta higienea bermatzeko. Minutu gutxiren buruan, berrerabiltzeko moduan daude berriro.

Lan-sistema eraginkor eta jasangarri horren helburua da lehengaiak osorik aprobetxatzea eta zero hondakin sortzea. Halako ontzi berrerabilgarriei esker, erabilera bakarreko materialetan 180.000 tona baino gehiago aurrezten dira urtean.

Logifruitek Mercadonarentzat egiten duen Ekonomia Zirkularraren simulazioaLogifruiten jarduera plastikozko ontzi berrerabilgarriak garbitzea, desinfektatzea, sailkatzea, biltegiratzea eta alokatzea da, batez ere.

Mercadonaren Totaler Hornitzaileek ere badituzte beren estrategiak gai horretan. Azken urteetan, 300 neurketa baino gehiago egin dituzte, eta ontzien materialetan 2.500 tona aurreztu dituzte guztira, Ecoembesen Prebentziorako Enpresa Planaren datuen arabera.

Hala, kostuei dagokienez, ontziak berrerabiltzeko eredu honi esker, asko jaisten dira ontzi-kopuru handiak ekoizten egin beharreko inbertsioak eta asko murrizten da hornikuntza-kateko kudeaketa-, kontrol- eta ekoizpen-partiden kostua. Gainera, prezio lehiakorragoak lortzen laguntzen du eredu honek, eskala-ekonomien ondorioz. Bestalde, ontziei dagokienez, estandarizazioaren alde egiten da, eta higienea indartzen, bereiziki erreparatuz elikagaien segurtasunari. Manipulazioan ere abantailak lortzen dira, biltegian toki gutxiago behar delako stocka hobeto kudeatzen denez. Ontzi hutsak erretiratzeko prozesuaren segurtasuna ere indartu egiten da.

Mercadonaren eta Logifruiteren arteko lankidetzaren bidez, gainera, areagotu egiten dira merkantzia-garraioaren segurtasuna, eraginkortasuna eta bizkortasuna, ibilbideen banaketa optimizatzen da, produktuen linealerainoko fluxua hobetzen da, hornitzaileei entregatzeko bolumena optimizatzen da eta trazabilitatea indartzen da.

Logifruiten azken belaunaldiko makinez hornitutako instalazioakLogifruitek Espainian dituen 13 plataforma jasangarrietako bat. Azken belaunaldiko makinez hornitutako instalazio batzuk dira, eta guztien artean 200.000 metro karratu baino gehiago betetzen dituzte.

Alderantzizko logistika eta Zortziaren Estrategia deritzona ere sistemaren mesederako dira; “airea” ez garraiatzea da helburua, hau da, kamioiak hutsik ez ibiltzea inoiz. Hala, bidaia gutxiago egiten dituztenez, inpaktua txikiagoa da. Dinamika arina eta eraginkorra da: kamioiek blokera eramaten dituzte erabilitako ontziak, han berrikusi egiten dira eta konpondu, beharrezkoa bada; ordeztutako pieza birziklatzera bidaltzen da. Minutu gutxian, ontziak berrerabiltzeko moduan daude berriro —garbi, higienizatuta eta paletizatuta—. Hornitzailera itzuliko dira eta handik saltokietara. Ekonomia zirkularraren adibide garbi bat da: materialak ahalik eta denbora luzeenean mantentzen dira ekoizpen-zikloan.

Margarita Muñoz Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko zuzendariaren arabera, “aspaldi hasi ginen eredu logistiko jasangarri baten alde lanean, gure jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko ahaleginean. Logifruitekin hainbeste urte lanean eman ondoren Ekonomia Zirkularraren printzipioen araberako ontziak erabiltzen hasteko, gero eta konbentzituago gaude planeta zaintzen jarraitu behar dugula eta Logifruitekin dugun ekimen eta eredu jasangarrien modukoak bultzatu behar ditugula. Halako ereduek, gainera, ontzien elikagai-segurtasuna, ergonomia eta garraioaren eraginkortasuna bermatzen dituzte”.

Mercadonak 40 milioi euro baino gehiago erabili zituen 2019an ingurumena babesten, eta aktiboki lan egiten jarraituko du jardueraren inpaktua gutxitzeko hobekuntzak sartuz eta ahaleginak eginez. Hobekuntzaren bidean asko geratzen zaigula jakinda eta Ekonomia Zirkularraren printzipioak oinarri hartuta, konpainiak aurrera jarraitzen du bere Eraldaketa Izugarrian, eta 140 milioi euro baino gehiago esleituko ditu, 6.25 Estrategiaren bidez 2025ean plastikoa murriztua izateko eta plastiko-hondakinak kudeatzeko.

Mercadona eta Logifruit 25 urte elkarrekin

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2020an, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetza estuan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastiko-hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusi”aren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak dagoeneko 1.350 aparkaleku-plaza ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta aurreikusten du 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu