Mercadonako eta Valentziako Udaletxeko ordezkariak, katearen gas bidezko lehen furgoneta hibridoaren ondoan.

Mercadonak garraio jasangarriaren alde apustu egiten du

2017ko irailaren 22a
  • Konpainiak bere garraio jasangarriko estrategiari gas bidezko furgoneta bat erantsi dio Valentzia hirian, eta proba moduan edukiko du, horren ezarketa hobetze aldera.

 

  • Konpainiak bere garraio jasangarriko estrategiari gas bidezko furgoneta bat erantsi dio Valentzia hirian, eta proba moduan edukiko du, horren ezarketa hobetze aldera.

Garraio jasangarriaren alde egiten duen apustuaren ildotik, gas eta gasolio bidezko bere lehen furgoneta hibridoa txertatu du Mercadonak bere supermerkatuetako batean, Valentzia hirian, hain zuzen ere.

Ibilgailu berria proba moduan egongo da, bere ezarketa aztertu eta hobetzeko beste supermerkatuetara hedatu aurretik. GNK (Gas Natural Konprimatua) erabiltzea da horren ezaugarri nagusia.

Gas horrek ez du berunik, ez metal astunen aztarnarik ere, eta hirietako airearen kalitatea hobetzen du, %85ean baino gehiago murrizten baititu nitrogeno oxidoen isurketak, eta ia %100ean esekiduran doazen partikulak. Negutegi efektuaren erantzule nagusi den CO2 gasaren isurketan eragiten duen murrizketa, halaber, %25eraino heltzen da. Badu, gainera, TZNren sailkaketaren araberako Eco etiketa.

Gas natural bidezko motorrak isilak dira, atzemandako soinu-isurketa eta dardarak murrizten baitituzte diesel motorren aldean; kutsadura akustikoa gutxitzen dute, hortaz.

Hiriguneetan zehar aske ibiltzeko baimena dute GNK modeloek, hiriko kutsadurarengatik zirkulazio-murrizketak ezartzen direnean ere.

Giuseppe Grezzik, Valentziako Udaletxeko Mugikortasuneko Zinegotziak, Mercadonak San Vicente Mártir kalean duen supermerkatua bisitatu du “Mugikortasunaren Astea”-ren jardueren markoan, gas bidezko furgoneta honen ezaugarriak eta Valentzia hiriko Mercadonaren Etxerako zerbitzuaren banaketa egiteko orduan dakartzan onurak ezagutze aldera.