Mercadonaren arraina.

Honelakoa da Mercadonaren arrainaren atzean dagoen politika arduratsua

2017ko abuztuaren 30a
  • Arrantza Produktuak Erosteko Mercadonaren Politikak salmentako arrantza-produktuen jasangarritasuna bermatzearen alde apustu egiten du.
  • Arrainaren alorreko Mercadonaren hornitzaile eta bitarteko hornitzaile guztiek izenpetu dute dagoeneko politika hori, eta urtez urte sendotzen eta hobetzen jarraitzen dute.
  • Arrantza Produktuak Erosteko Mercadonaren Politikak salmentako arrantza-produktuen jasangarritasuna bermatzearen alde apustu egiten du.
  • Arrainaren alorreko Mercadonaren hornitzaile eta bitarteko hornitzaile guztiek izenpetu dute dagoeneko politika hori, eta urtez urte sendotzen eta hobetzen jarraitzen dute.

Arrainaren alorreko Mercadonaren hornitzaile eta bitarteko hornitzaile guztiek konprometitu dira Arrantza Produktuak Erosteko Mercadonaren Politika betetzearekin. Badira zenbait urte Mercadonaren Ingurumen Memoriak egitate hau jasotzen duela.  

Arrantza Jasangarrirako Mercadonaren Politika

  • Arrantza ilegala, ez-aitortua eta ez-arautua jatorri duten produkturik ez erosi.
  • Harrapaketa gunetik salmentara bitarteko trazabilitatea bermatu.
  • Produktuak indarrean dagoen legeria betez etiketatu, informazio argia, egiatia eta kontsumitzaileak ulertzeko modukoa emanez.
  • Neurri minimo, geldiune biologiko eta arrantza-debekualdiei dagozkien legeak eta indarrean dauden ordenamendu-neurriak bete daitezen bermatu.
  • Txanku eta metodoen alorrean, etengabeko hobekuntza eta eskura dauden teknika onenak ezartzea sustatu.
  • Jasangarritasun irizpideak betetzen dituzten produktu berrien txertaketa sostengatu.
  • Eskaintzatik ezabatu mehatxupean edo desagertzeko arriskuan dauden espezieak, bai eta serioski mehatxatutako ekosistemak jatorri dituztenak.
  • Akuikultura jasangarriko produktuak sustatu, nazioartean aintzatetsiak diren praktika onetarako estandarren bitartez.
  • Tokian tokiko arrantzari lagundu.
  • Lan-baldintza duinak errespetatu.

Sinesgarritasun frogatuko erakunde eta instituzioetatik datorren informazio zientifikoan hartuko dute oinarri erabaki guztiek. 

Beste zenbait ekimen

Era arduratsua kudeatzen diren kaletatik dator Hacendado atun lataratuaren %100, etengabe egin den lanari esker zein Escurís (Jealsa-Rianxeira) bitarteko hornitzaileak eta atunaren arrantzaren jasangarritasuna sustatzen duen irabazi asmorik gabeko ISSF entitateak (International Seafood Sustainability Foundation) elkarrekin duten lankidetzari esker.

Urtero-urtero ikuskatzen da Escurís (Jealsa-Rianxeira), ISSFk sustatzen dituen praktika guztiekin duen konpromisoa egiaztatzeko, produktuaren trazabilitate osoa eta ontzietako kapitainek jasangarritasuneko praktika onetan prestakuntza jaso dezaten kontuan hartuz.

Lankidetza honen barnean, eta mundu osoko beste 83 erakunderekin batera (GKEak, arrantza-flotak eta banatzaileak barne), Mercadona ere ISSFek eskumeneko agintariei bidali dien gutunari atxiki zaio, non atunaren arrantzaren jasangarritasuna hobetzeko ekintzak eskatzen diren.  

Informazio hau guztia Mercadonaren Ingurumen Memoriak kontsulta daiteke, jasangarritasuna eta ingurumenaren alorreko beste zenbait egitate eta konpromisoekin batera.