Mercadonaren WC paper heze zapitxo berriak.

Mercadona eta Ubesolek ingurumen-jasangarritasunaren alde apustu egiten dute, paper heze sorta berri baten bitartez

2017ko maiatzaren 15a
  • Mercadona eta Ubesolek beren WC paper zapitxo sorta berritu dute, ehun biodegradagarri eta barreiagarri berritzaile bat erabiliz.
  • Ubesol Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileak Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berria merkaturatu du, %100ean jatorri naturaleko ehunez egina eta, ingurunearekiko berme guztiak betez, uretan barreiagarria.
  • Mercadona eta Ubesolek beren WC paper zapitxo sorta berritu dute, ehun biodegradagarri eta barreiagarri berritzaile bat erabiliz.
  • Ubesol Mercadonaren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileak Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berria merkaturatu du, %100ean jatorri naturaleko ehunez egina eta, ingurunearekiko berme guztiak betez, uretan barreiagarria.

Mercadonak, Higiene produktuen bitarteko hornitzaile fabrikatzaile den Ubesolekin elkarlanean, erabat berritu du bere WC paper zapi heze lerroa. Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berria, izan ere, %100ean jatorri naturaleko ehun berritzaile batez eginda dago; komuneko paper arruntaren moduan uretan barreiatzen diren zelulosa oinarriko lehengai biodegradagarriez osatutako ehunaz, alegia.

Edukiontziak, halaber, erabilpen erraztasuna eta produktuaren kontserbazio optimoa bermatzen dituzten bi sistema txertatzen ditu: zapitxoak ateratzeko sistemak, alde batetik, erabilpen bakoitzeko ale bakarra eskuratzea ahalbidetzen du; itxitura sistemak, bestetik, produktuaren ezaugarriak mantentzen ditu hezetasunari, bustidurari eta usainari dagokienez, aurreneko erabilpenetik azkenekora.

700.000 euro inbertitu dira produktu berri honen garapenak behar izan dituen ikerketa eta makineriaren egokitzapenean. Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berriak aldeko emaitzak lortu ditu Ehun Ez Ehotuen Nazioarteko Elkartearen (EDANA) Botagarritasun gidalerroek tankera honetako behin erabiltzeko ehunei ezarritako probetan.

Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze berriak bere egokitasuna ziurtatzen duten kalitate eta segurtasun berme gorenak ditu, eta kontrol dermatologiko, ginekologiko eta pediatrikoen arabera  aztertua izan da, kasuan kasuko formatua helduei ala umeei zuzentzen zaien kontuan hartuz. Hiru erreferentziak osatzen dute Bosque Verde WC Komuneko Paper Heze sorta: Helduentzako 100 eta 15 alekoak, eta Umeentzako 100 alekoa. Eta badago, bezeroak gehiago aurreztu aldera, 2 x 100 aleko aurrezpen-edukiontzia ere.

Produktu honen formatu guztiak Mercadonaren supermerkatu guztietan eskuragarri daude jada.