Mercadonaren Ingurumen Kudeaketako Sistema

Honelakoa da Mercadonaren Ingurumen-politika

2020ko ekainaren 05a
  • Orain dela urte batzuetatik, ingurumena kudeatzeko sistema propioa du Mercadonak, bere prozesuen inpaktua murrizteko.
  • Konpainiak 40 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditu urtean ingurumena babesteko.
  • Mercadonaren ingurumen-politikak hiru arlo ditu ardatz: energia aurreztea, logistikaren optimizazioa eta hondakinen kudeaketa arduratsua.

Enpresak ingurumenean izan ditzakeen inpaktu guztien kudeaketa eraginkorra eta arduratsua egitea funtsezkoa da enpresa jasangarria izateko.

Horretarako, ingurumena kudeatzeko sistema propioa du Mercadonak duela urte batzuetatik. Sistema horren bidez, inpaktuak murriztu nahi dira hiru eremu nagusitan:

  • Eraginkortasun energetikoa, energia aurrezteko

Mercadonaren konpromisoetako bat energia arduraz erabiltzea da. Ildo horretatik, energia berriztagarrien erabilera sustatzen jarraitzeko neurri nagusietako bat da dendak berritzea eta denda-eredu eraginkorrera aldatzea, tradizionalek baino % 40 energia gutxiago kontsumitzen baitute.

Horrez gain, konpainiak beste ekimen ekoberritzaile batzuk sustatzen ditu, energiaren arloko inpaktuak murrizteko. Adibidez, denda batzuetan lorategiak jartzen ditu; ingurumenari mesede egiten diote, kutsadura eta “bero-uharte efektua” murrizten baitituzte.

Mercadonaren Estrategiak energia aurrezteko

  • Logistikaren optimizazioa

Garraio jasangarriaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du Mercadonak; horretarako, kargak eta ibilbideak optimizatzen ditu, eta “baliabide natural gutxiagorekin gehiago garraiatzea” hartzen du helburu logistikotzat.

Errepideko garraioaren kudeaketa eraginkorra lortzeko, kamioi-betetzea optimizatzen da, logistika isila erabiltzen da, eta gas natural likidotuarekin propultsatutako kamioiak erabiltzen dira, bai eta megatrailerrak ere. Baina ez hori bakarrik: neurri horiei gehitu behar zaie ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak jartzea. Hain zuzen, 1.000 kargatze-puntu baino gehiago ditu bere supermerkatuetako aparkalekuetan, gizartean garraio jasangarria sustatzeko.

Mercadonaren estrategiak logistika optimizatzeko

  • Hondakinak kudeatzea eta Ekonomia Zirkularra

Mercadonaren hondakinak kudeatzeko estrategia prebentzioan oinarritzen da, uste baitu “hondakinik onena sortzen ez den horixe dela”. Horregatik, Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzen ditu konpainiak, hondakin gutxiago sortzeko eta sortzen direnak hobeto kudeatzeko. Hain zuzen, % 76ko birziklatze-tasa du orain konpainiak, eta 2025erako % 100era iristea espero du.

Duela 20 urte baino gehiago hasi zen Mercadona Ekonomia Zirkularraren printzipio batzuk aplikatzen (hala nola plastikozko kaxa berdeak erabiltzea eta berrerabiltzea, dendetan produktu freskoak jartzeko).

Mercadonaren estrategiak hondakinak kudeatzeko

Plastikoen kudeaketa Mercadonan

Hondakinen kudeaketa eraginkorrari Mercadonan Plastikoak murrizteko politika gehitu behar zaio. Konpainia, bere hornitzaileekin batera, lanean ari da plastikoaren erabilera murrizteko, plastiko-hondarrak hondakin bilaka ez daitezen. Esate baterako, 2019an,erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu zituen kutxen lerroetatik, eta, haien ordez, ohiko errafiazko poltsak, paper birziklagarrizko poltsak eta % 50-70ean dendetan erabilitako bilgarriekin egindako poltsa berrerabilgarri berriak jarri zituen.

2025. urterako helburu hirukoitz bat betetzeko lanean ari da Mercadona; hain zuzen, helburua da plastikoen erabilera % 25 murriztea, marka propioko ontzien % 100 birziklagarriak izatea eta bere hondakinen % 100 birziklatzea.

Mercadonaren plastiko-politika

Ingurumenaren eta Ekonomia Zirkularraren aldeko apustua egiten du Mercadonak

Ingurumenaren kudeaketa funtsezkoa da, Mercadona “gizarteak existitzea nahi duen enpresa bat izan dadin”. 2019an, enpresak 40 milioi euro baino gehiago erabili zituen ingurumena babesteko; zehazki, bere prozesuak hobetzeko neurriak ezarri zituen, Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatuz. Eta modu aktiboan jarraituko du lanean, hori baita haren lehentasunetako bat, hobekuntzak eginez eta jardueraren inpaktua aztertuz, inpaktu hori minimizatzeko.

Mercadonaren Ekonomia Zirkularraren kudeaketa

Konpainia ingurumenaren arloan zer egiten ari den eta orain arte zer egin duen jakiteko, ikusi Mercadonaren bi urtez behingo Ingurumen Memoria edo Ingurumena arloko informazioa.

Logo EAktibatu