Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 3. astearen kartela.

AECOC elkarteak antolatutako Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako 3. astearekin bat egin du Mercadonak

2020ko irailaren 28a
  • Konpainiak erakunde laguntzaile gisa hartu du parte elikagaiak alferrik galdetzearen aurkako 3. astean, bere denda-sarearen bidez.
  • AECOCek antolatutako ekimena irailaren 28tik urriaren 4ra egin da, eta enpresek, kontsumitzaileek eta beste erakunde batzuek parte hartu dute.
  • Elikagaiak alferrik ez galtzeko zenbait estrategia ditu Mercadonak.

Fabrikatzaile eta Banatzaile Elkarteak (AECOC) antolatzen duen elikagaiak alferrik galtzearen aurkako astean parte hartu du Mercadonak, 2020ko irailaren 28tik urriaren 4ra, hirugarren urtez jarraian. Erakundeak elikadura-kateko maila guztiak sartzen ditu gizarteko arazo horri buruz eta arazo hori globalki konpontzeko beharrari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientzia-harrarazteko lanean.

Alferrik galtzearen aurkako 3. aste honen helburua izan da elikagaien eta haiek ondo erabiltzearen garrantzia nabarmentzea. Elikagaiak alferrik galtzea eragozteko orduan, guztioi eragiten digu horrek, ekoizleetatik herritarretara, saltzaileetatik pasatuta.

Edizio honek, gainera, barnean hartu du Elikagaiak Hondatzeari eta Alferrik Galtzeari buruz Kontzientzia Hartzeko Nazioarteko Eguna, Nazio Batuen Batzar Nagusiak irailaren 29rako ezarria. Gaur egungo egoera kontua izanik, enpresa laguntzaileen eta “Hondakinik gabeko elikadura”ren komunikabide sozialen bidez egin dira jarduerak.

Mercadonak bere denda-sarearen bidez egin du bat kontzientziazio-kanpainarekin, gizartean, ekonomian eta ingurumenean inpaktu handia duen auzi horri laguntzeko. Bestalde, 2012ik, konpainia AECOCen "Elikagaiek ez dute hondakinik, atera probetxua” kanpainari atxikia dago, non 500 enpresak baino gehiagok hartzen baitute parte.

Elikagaiak alferrik galtzearen aurka Mercadonak dituen estrategiak

Mercadonak, Hondakinak kudeatzeko politikaren barruan, bere prozesuetan elikagaiak gutxiago hondatzeko neurriak dauzka. Ikusi Mercadona lantzen ari den estrategia batzuk.

Goiburuko irudia: Elikagaiak alferrik galtzearen aurkako 3. astea kanpainaren kartel ofiziala.

Logo Marea Verde

Logo EAktibatu