Mercadonaren hondakinen kudeaketa azaltzen duen marrazkia

Hauek dira elikagaiak alferrik galtzea saihesteko Mercadonak hartzen dituen neurriak

2018ko urtarrilaren 18a
  • Urteak dira Mercadonak hondakinen kudeaketa-politika jakin bat duela, bere prozesu guztietan zehar sortutako zaborreriak murrizteko.

Hauek dira elikagaiak alferrik galtzea saihestu eta prebenitzeko Mercadonak erabiltzen dituen estrategietako batzuk.

Bideoa espainieraz

1. Zuhaitz osoa: Kalitatea Saldu

Frutak eta Barazkiak saltzean, Mercadonak kalitatea lehenesten du estetikaren aurretik. Horren adibide dugu unean bertan ateratako laranja-zuku zerbitzua: kalitate handikoak dira erabiltzen diren laranjak, baina merkaturatze zaila zeukaten lehen, beren itxura edo tamaina zirela eta. Gainera, landako produktuak zuzenean eskaintzen saiatzen da Mercadona, bitarteko manipulazioa ahal den neurrian saihestuz, gure bezeroek gehiago aurreztea eta nekazaritzaren ikuspuntutik ahalik eta probetxu gehien ateratzea lortze aldera.

2. Zehazki behar dena soilik eskatu

Eskaerak oso ondo doitzen saiatzen gara Mercadonan, salmenta-aurreikuspenekin bat etor daitezen, stock-ak gainezka egitea saihesteko, hau da, produktuak dendetan ez pilatzeko.

3. Dendariak izan

Mercadonak stock-aren arabera doitzen ditu prezioak. Produktuen eskuragarritasuna igotzen bada, prezioak murriztu egiten dira. Honela, azkarrago saltzen dira, guztiok irabazten dugu, eta ez da hainbeste botatzen. Praktika hauek freskoen sailetan nabarmentzen dira bereziki, zenbait produktu hondatu baino lehen beraien merkaturatzea errazteko neurri gisa.

4. Behar duzuna besterik ez

Mercadonan ez ditugu bezeroak produktuak pilatzera edo behar dutena baino gehiago erostera bultzatzen. Ez dugu promoziorik edo eskaintzarik egiten. Horren ordez, BPB (Beti Prezio Baxuak) merkataritza-politika dugu, bezeroei ale bakoitzeko prezio minimoa bermatzen duena, kalitate maximoarekin.

5. Produktu egokiak ematen ditugu dohaintzan

Produktu bat ez bada saltzen, nahiz eta kontsumitzeko egokia izan, jantoki sozialei edo beste entitate batzuei ematen diogu dohaintzan, gure baliabide humano eta logistikoak erabiliz, zentro horietako erabiltzaileengana egoera optimoan heltzeko moduan. 2017a ixtean, Espainia guztiko 140 jantoki sozial baino gehiagorekin lan egiten dugu.

6. Erabilezina erabilgarri bihurtzen dugu

Edozein arrazoirengatik produktu bat iraungitzen bada, salmentatik baztertu eta baimendutako kudeatzaileen eskuetan jartzen dugu, energia, ongarri edo pentsu bihur dezaten.

Hauek dira elikagaiak alferrik galtzea saihesteko erabiltzen ditugun neurrietako batzuk. Gure prozesuak norabide horretan hobetzeko lanean jarraitzen dugu Mercadonan.