Anisakiari buruzko afixa informatiboa

Anisakia prebenitzeko hartu beharreko neurriak

2018ko urtarrilaren 15a
  • Kontsumitu aurretik, arraina prestatzea edo izoztea gomendatzen du Osasun Ministerioak.
  • Anisakia ez da bereziki Mercadonaren arrainaren arazo bat, arrainarekin dagoen arazo orokor bat baizik.
  • Anisakia saihesteko eta prebenitzeko neurriak hartzen dituzte bai Mercadonak bai konpainiari arraina dakarkioten hornitzaileek.
  • Mercadonaren arraina salmentatik baztertzen da Anisakirik aurkitzen bazaio.
  • Gure bezeroek Mercadonaren arrain batean Anisakirik topatzen badute, gertuen duten dendara jo dezakete hura aldatu edo itzultzeko. 

Bizkarroia bizirik duen arraina jateagatik besterik ezin da kutsatu anisakiarekin, eta arrain hori gordinik edo behar beste prestatu gabe dagoenean soil-soilik.  Europako zein Espainiako legeriek agintzen dutenez, gordinik edo ia gordinik jateko saltzen diren arrantzako produktuak aurretik izoztu egin direla bermatu behar da. Honela, arriskua ia guztiz ezabatzen da.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren menpe dagoen Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) bere web-orrian adierazten duenez, arraina anisakiagatik kezkatu gabe jan daiteke, behar bezain beste prestatu bada.

AECOSANek adierazten duenez, horrenbestez, arraina jatea segurua da, eta dieta orekatu baterako gomendagarria, gainera.

Mercadonaren arrainaren Segurtasuna eta Kalitatea

Arraina saldu aurretik hura aztertzea aurreikusten duen auto-kontrol metodo bat ezarri dugu Mercadonan.

Mercadonaren arraina salmentatik baztertzen da Anisakirik aurkitzen bazaio. Era berean, gure bezeroek produktu batean Anisakirik topatzen badute, gertuen duten dendara jo dezakete hura aldatu edo itzultzeko.

Gainera, Mercadonari arraina dakarkioten hornitzaileek ere badituzte Anisakia kontrolatzeko eta prebenitzeko neurriak.

Harro egon gaitezke Mercadonaren arrainak duen freskotasun handiaz, prezio onenaz eta barietateaz. Izan ere, arrainean adituak diren hornitzaileekin lan egiten dugu, bai eta espainiar kostalde osoko hainbat lonjatako 12.000 arrantzalerekin ere. Horri esker, egunero-egunero aurki dezakezu Mercadonan 24 ordu pasa aurretik itsasotik dendara zuzenean heltzen den arrain freskoa.

Gainera, Mercadonaren arrain guztia jasangarria da, Mercadonako Arrandegian salgai dauden arrantza-produktuen jasangarritasuna segurtatzen duen arrantza-politika tarteko, hain zuzen.

Anisakiaren arazoak nola prebenitu eta saihestu

  • Arraina garbi erosi, errairik gabe (barrenak kenduta). Oraindik balitu, ahal bezain laster ken egizkiozu. Gure arrandegiko langileei arrainaren erraiak kentzeko eska diezaiekezu.
  • Arraina prestatzeko era tradizionalek (egostea, labekatzea, frijitzea, plantxa) bizkarroia ezabatzen dute. Ohiko teknika hauek ale osoa gutxienez minutu batez 60º C-tan berotzea ahalbidetzen dute, segurtasun osoa emanez.
  • Arraina gordinik edo guztiz prestatu gabe jaten baduzu, aurretik izoztea izaten da bizkarroia desaktibatzeko erarik eraginkorrena.
  • Etxean izoztu ahal izateko, zure hozkailuak -20º C-ko tenperatura edo baxuagoa erdietsi behar du, eta produktua 24 orduz izozturik eduki behar duzu. Tenperatura hori hiru izar (***) edo gehiagoko hozkailuetan besterik ez da lortzen.
  • Zure hozkailuak hiru izar baino gutxiago baditu, aurretik izoztutako arraina erosi.

 Gordinik janda ere Anisakiaren arriskurik ez duten produktuak​

  • Ostrak, txirlak, muskuiluak, kadeluxak eta kuskubiko beste moluskuak.
  • Kontinente barruko uretako arrainak (ibaiak, lakuak, urtegiak...) eta ur gezetako arraintegietan hazitakoak. Amuarrainen eta zamo arrunten kasua dugu hau, besteak beste.
  • Bokartaren tankerako erdi-kontserbak (edukiontzi metalikoan, beirazkoan, eta beste).
  • Arrain lehortu gazituak, hala nola bakailaoa eta atun gatzartua.

Anisakia ekiditeko aurretik izoztu behar diren arrain gordineko edo ia gordineko prestakinak

  • Ozpinetako bokartak eta eskabetxean prestatutako beste arrainak. Sashimia, sushia, carpaccioak eta arrain gordina oinarri duten beste espezialitateak.
  • Arrain marinatua, esate baterako zebitxea.
  • Arrainen arrabak, gordinik edo ia gordinik dauden kasuetan soilik.
  • Sardinzarrak eta gatzunetan prestatzen diren beste arrain gordinak.
  • Hotzean ketutako itsas-arrainak.

Plater hauek arrain gordinez edo ia gordinez prestatzen badituzu, arrain hori aurretik izoztu egin behar duzu. Produktua aurrez prestaturik erosten baduzu, fabrikatzaileak aurretiko izozte prozesua jasan duela adieraziko du. Mercadonan, etiketatuan zehazten dugu.