Mercadonaren supermerkatu bateko arrandegiko trencadís horma-irudia

Mercadonak bere dendetako berrikuntza soziala sendotu du, desgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsonak egindako 1.650 trencadís horma-irudi berriekin

2018ko urtarrilaren 09a
  • 2017an 1,5 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Mercadonak konpainiaren denda eraginkor berrietako arrandegiak eta okelarentzako bukaera-guneak apaintzen dituzten trencadís irudi berrietan.
  • Mercadonak eta Pamesa Cerámica-k 2011an hasitako mosaikoen proiektua sendotu dute, 27 fundazio eta zentro okupazionalekin elkarlanean.
  • Desgaitasun intelektuala duten pertsonak arduratzen dira horma-irudiak egiteaz; horri esker, formakuntza jasotzeko, lan egiteko, kontzentratzeko, eta lantalde baten barruan jarduteko gaitasunak garatzeko aukera izaten dute.   

Bideoa espainieraz

Mercadonarentzat, %100ean kapital espainiarra eta familiarra duen supermerkatu-enpresarentzat, bere Denda Eraginkor Eredu Berriaren barruan lehenesten dituen eta ikusgarritasuna ematen dien faktoreen artean dago berrikuntza soziala. 2017a ixtean, 1.650 trencadís horma-irudi berri txertatu izan ditu bere dendetako arrandegiak eta okelarentzako bukaera-guneak apaintzeko, 27 fundazio eta zentro okupazionalekin elkarlanean.

Horretarako, 1,5 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen iaz konpainiak bere dendak berrikuntza sozialeko espazio bihurtzen dituen ekimen honetan. Egitasmoari esker, desgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiagok izaten dute formakuntza jasotzeko, lan egiteko, kontzentratzeko, eta lantalde baten barruan jarduteko gaitasunak garatzeko aukera. Sormenezko lana da, trebezia handia eskatzen duena, eta ekimen sozial eta jasangarri gisa txertatzen da Mercadonaren Denda Eraginkor Eredu Berriak dakarren eraldaketa prozesu zabalean. Trencadís horma-irudi berrien diseinua handiagoa da orain, eta dendetako irudi berriarekin sintonian dago.   

Trencadís teknikaren bitartez egiten dira panel apaingarriak, eta Pamesa Cerámica-k entitate sozialei helarazten dien zeramika puxka apurtuak soilik erabiltzen dituzte egileek horma-irudia osatzeko.

Ana Zambranak, La Xara Zentro Okupazionaleko Zuzendariak, adierazi duenez, “horma-irudi hauek desgaitasuna duten pertsonak populazioaren gainontzekoak bezain trebeak direla erakusten diote gizarteari, eta horrexegatik, hain zuzen, egin dugu bat egitasmoarekin. Mercadonaren dendetan egunero ikusten dituzten milaka bezeroei horixe erakusteko”. 

Egitasmoaren hasieratik horretan aritu den eta Roig Alfonso Fundazioko Zuzendari den Arantxa Roig-en arabera, ekimenak “desgaitasun intelektuala duten pertsonen integrazio sozio-laborala errazten du. Beraien autoestimua eta autokonfiantza sendotu egiten ditu, Mercadonako bezeroek beraiek egindako lana miresten dutela eta benetako artista gisa aintzatesten dituztela ikustean”. 

Ibilbide luzeko egitasmoa

2011an sortu zen egitasmo hau, Mercadonaren eta Pamesa Cerámica-ren eskutik, eta supermerkatu-konpainiak Valentziako Roger de Lauria kalean duen denda izan zuen abiapuntu, han instalatu baitzen lehen trencadís horma-irudia. Ordutik aurrera eta 2017ra arte, desgaitasun intelektuala duten 1.000 pertsona baino gehiagok egin dute lan gaur egun Mercadonaren denden ikur bereizgarri bihurtu diren 5.000 horma-irudi ezberdin baino gehiago burutzeko.

Denda Eraginkor Eredu berriko dendak apaintzen dituzten trencadís horma-irudien gaur eguneko diseinuaDenda Eraginkor Eredu berriko dendak apaintzen dituzten trencadís horma-irudien gaur eguneko diseinua.

2011tik Mercadonaren dendak apaintzen dituzten trencadís horma-irudien diseinu tradizionala2011tik Mercadonaren dendak apaintzen dituzten trencadís horma-irudien diseinu tradizionala.