Mercadonaren eta UPF Barcelona School of Management-en logotipoak

Mercadonak eta UPF Barcelona School of Management-ek ekonomia zirkularra bultzatzeko katedra bat sortu dute

2020ko irailaren 26a

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak eta UPF Barcelona School of Management-ek akordio bat sinatu dute “Ekonomia zirkularraren Mercadona katedra” sortzeko. Ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatuz baliabideak aurrezteko formulak aurkitzea izango du helburu.

Katedra hiru urtekoa izango da (2020-2023), eta nekazaritzako elikagaien industria eta banaketaren sektorea izango ditu ardatz. Eraginkortasuna maximizatzeko eta ingurumen-inpaktua minimizatzeko soluzioak bilatzen laguntzeko, lehenengo urtean erronka nagusiak identifikatu nahi dira, ontzi-familia jakin batzuetan material birziklatua hobeto erabiltzeko eta bizitza baliagarriaren amaieran hura birziklagarria izateko.

Azterketek argudio sendoak eman behar dituzte eztabaida arduratsua bultzatzeko eta ikaskuntzak ateratzeko, ekonomia zirkularraren esparruan erabaki estrategikoak hartzeko. Ekonomia zirkularraren helburua da baliabideak zentzuz erabiltzea eta ekoizpen-prozesuetan hondakinak sortzea saihestea, lehengaiak eta baliabide naturalak ziklo material edo biologiko batean ahalik eta aldi gehienetan berriz sar daitezen.

“Katedrak oso tresna egokiak dira UPF Barcelona School of Management-en eta enpresa-sarearen arteko lankidetza sendotzeko, eremu espezifikoetan ikerketa bultzatzeko, merkatuak eskatzen dituen ideiak garatzeko edo produktu eta metodologia lehiakorretan berrikuntzak egiteko”, adierazi du Oriol Amat UPF BSMko dekanoak.

Bernat Morales Kataluniako Mercadonaren Harreman Instituzionaletako zuzendariak, berriz, hau adierazi du: “Katedra honekin, Mercadonak urrats bat gehiago egin du ingurumenarekin sozialki arduratsu izateko duen konpromisoan”. Alde horretatik, Moralesek hau esan du: “katedra sustatzea osagarria da konpainiak abian jarri dituen gainerako ekimenetarako, hala nola, 6.25 Estrategiarako. Estrategia horren bidez, % 25 murriztu nahi da plastikoa kateko supermerkatu guztietan, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea bultzatu nahi da eta 2025erako gure dendetan sortzen den hondakin plastiko guztia birziklatzea lortu nahi da“.

Katedraren taldea

Pompeu Fabra Unibertsitatearen aldetik (UPF), ekonomia zirkularraren sektoreko gai eta jardueretan espezializatutako UPFko, UPF Barcelona School of Management-eko eta ESCI UPFko irakasleek emango dute katedra.

Zuzendariak, berriz, hauek izango dira: Carolina Luis Bassa, UPF Barcelona School of Management-eko Business and Management Strategy Sailaren zuzendaria; Llorenç Bagur, irakasleen dekanordea; José Fernández Cavia, UPFko Komunikazioen Sailaren zuzendaria; eta Pere Fullana, bizi-zikloaren eta klima-aldaketaren UNESCO Katedraren zuzendaria.

Mercadonaren aldetik, berriz, hauek dira katedraren arduradunak: Margarita Muñoz, Erantzukizun Sozialaren zuzendaria; Adela Torres, Ingurumeneko gerentea; eta Alba Cabañas, aholkulari independentea.

UPF Barcelona School of Management-en eta Mercadonaren ordezkariakUPF Barcelona School of Management-en eta Mercadonaren ordezkariak.

Logo EAktibatu