Nire karbono-aztarna murrizteko ekintzak

Zer egin dezaket nire karbono-aztarna murrizteko?

2023ko apirilaren 22a

Klima-aldaketa gaur egun dugun arazo nagusietako bat da. Mercadona ere ederki jabetzen da horretaz. Haren eraginak pairatzen ditu bere zenbait prozesutan, eta badaki bere jarduerak ere bultzatu egin dezakeela klima-aldaketa. Horregatik, duela urte batzuk  “Planeta Zaintzen Jarraitzeari Bai” esateko konpromisoa hartu genuen; horretarako, askotariko ekintzak egiten ditugu: karbono-aztarna murriztu, eguzki-plakak erabili eta gure dendetan plastikoa murrizteko 6.25 estrategia ezarri, besteak beste.

Karbono-aztarnan eragina duten ekintzak

Erregaiak erretzeak, energia elektrikoa erabiltzeak, hondakinak behar bezala ez kudeatzeak... eragin negatiboa dute klima-aldaketan. Etxetik ere lagundu dezakegu ingurumen-inpaktua murrizten, ekintza txikien bidez.

Lagundu iezaguzu klima-aldaketa areagotzen duten inpaktuak murrizten

Zure egunerokoan CO2-emisioak murrizteko ideia batzuk emango dizkizugu. Keinu txiki bakoitzak garrantzia du!   

  • Ahal baduzu, etor zaitez oinez, bizikletaz edo garraio publikoan gure dendetara.
  • Erabili Mercadonako kargatze-puntuak ibilgailu elektrikoa kargatzeko erosketa egiten duzun bitartean.
  • Kontsumitu hurbileko produktuak. Tokiko elikagaiak gure dendetara eramateko garraio-mugimendu gutxiago egin behar dira, eta horrek emisioak gutxitzen laguntzen du. 
  • Erabili gure poltsa berrerabilgarriak, edo ekarri etxean dituzun poltsak erosketak egiteko! Poltsa berrerabilgarriak erabiltzeak ekonomia zirkularra bultzatzen du, eta baliabide natural gutxiago erabiltzea dakar.