Aurten ere, Mercadonak konpainia osatzen dutenen artean banatu ditu mozkin guztiak: % 25, langileen artean, helburukako primaren kontzeptuan; beste % 25, gizartearekin, zergen bidez; % 40 berrinbertitu egin du, baliabide propioak handitzeko; eta gainerakoa akziodunen artean banatu du, dibidenduen bidez.
- 543 milioi euroko irabazi garbia izan du, 2013an baino % 5 gehiago; salmenta-kopuruaren % 2,9 da hori.
- Mercadonak inoizko inbertsiorik handienak egin ditu 2014an: Mercadonaren jarduerak 1.155 milioi euroko inbertsioa eragin du; 655 milioi zuzeneko inbertsioak izan dira, eta 500 milioi, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileen inbertsioak.
- Transformazio digitalaren aldeko apustuak —Datuak Prozesatzeko Zentroa da haren ikurra— 120 milioi eurotik gorako inbertsioa eragin du.
- Zergatan, 1.484 milioi euroko ekarpena egin du Mercadonak 2014an