Juan Roig y los Miembros del Comité de Dirección de Mercadona durante la presentación de resultados de Mercadona 2013.

Mercadonaren fakturazioa %4 hazi da 2013 urtean eta 19.812 milioi euroak lortu ditu

2014ko martxoaren 06a

Konpainiak partekatutako hazkundea herrialdearekin bere erosketen %85a baino gehiago produktu espainiarretan dela eta bere zerga ekarpena, 1.465 milioi eurokoa dena, %12 hazi delan islatzen da

  • Etekin garbia 515 milioi eurotan kokatzen da, 2012an baino %1 gehiago, salmenten zifraren %2,9 irudikatzen duena.
  • Bere langileak produktibitatea %6 hazten dute, eta konpainiak, bere langileekin etekina partekatzeko premisa betez, helburuengatiko sarietan 257 milioi euro banatu ditu.
  • Konpainiaren ordainsari politikak baimentzen du konpainian 4 urte baino gehiago daramaten kutxazain edo berrerruleak 1.400 euro hileroko soldata garbia izatea.
  • Mercadonak bere Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarria zabaltzeko erronkari aurre egiten dio hurrengo 6 urteetan zehar, bere negozio modeloaren berrikuntza handia.

Mercadonak 2013an bere fakturazioa %4 hazi du, 19.812 milioi euroak lortu arte. Urtearen ixtean, konpainiaren etekina 515 milioi eurokoa izan da, salmenten zifraren %2,9 irudikatzen duena. Salmentak bolumenean ere haunditu dira, %2, 9.845 milioi kilo eta litroak arte (kilitroak), bere supermerkatuetan erosketa egiten duten 4,8 milioi etxeek baino gehiago ipinitako konfiantzari esker.

Mercadonak sortutako ekintzak lagundu du gure herrialdeko garapen ekonomiko eta soziala sustatzen 2013an, erosketen %85 espainiar produktu eta zerbitzuetan izan direlaren gertaerak frogatzen duen bezala. Horretaz gain, konpainiak ere indartu ditu gure herrialdeko ekonomiari egindako zerga ekarpenak, egiten dituen zeharkako eta zuzeneko zerga ordainketen bitartez, eta 2013an 1.465 milioi eurotara hazi dena, aurreko zerga ekitaldian baino %12 gehiago. Guztira, 632 milioi euro Gizarte Segurantzari dagozkie; 237 sozietate zergara, bere etekinen %33ko zerga ordainketa irudikatzen duena; 524 BEZaren bilketara eta PFEGZrena; eta 72 beste zerga eta tasetara.

Salneurri egonkorrak familiaren aurrezkiari laguntzeko

Beste urte batez, langile guztiak, kalitatezko kontratu egonkorrak dituzten 74.000 langile, produktibitatea %6 hobetu dute. Bere langileen inplikazioa eta konpromisoa baimendu du konpainiak ipinitako helburu ezberdinekin betetzea, emaitzen lorpenari erlazionatutako ordainketa aldagarriko bere politikaren barruan, bere lagileen artean 257 milioi euro banatzea erabaki du helburuengatiko sari bezala arrazoi honengatik.

Eremu guztietan lortutako produktibitate eta eraginkortasun hobekuntzak, 2013aren ixtean, Mercadonaren prezio-diferentzialak gainerako merkatuari buruz baieztatzea baimentzen dute. Konpainiaren ahalegin honek Espainian neurrizko inflazioa mantentzea lagundu du, Elikaduraren urteko KPIaren batazbestekoaren azpian urte osoan zehar kokatu diren salneurri batzuk. Esateko, konpainiak laguntzen jarraituko du etxe espainiarrei edo gure “Nagusiak” salneurri baxuetan eta kalitatezko erosketa saski bat izaten jarraitzeko konpromisoa hartuz.

Freskoen sail berrien ezarpena

2013an konpainiak produktu freskoen bere salmenta modelo berria ezartzen hasi da, lau sail dituena: labea, arraindegia, fruta eta barazkiak, harategia eta urdaitegia, eta hauetan produktu bakoitzaren bereiztutako tratamendu bat egiten da produktu lehorren kudeaketa desberdinarekin. Horretarako, 9.400 baino gehiagoko langile hezitu dira freskoen ofizio ezberdinetan, 3 milioi euroak gainditu dituen inbertsioarekin. Aurre ikusten da 2014ko amaierarako 21.000 langile dendari bezala hezituak izango direla 15 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin.

2013aren ixtean konpainiaren supermerkatu guztietan ezarri ahal izan zen arraindegi modelo berria; fruta eta barazkiena, 867 dendetan; labearena, 293etan; eta haragi eta urdaitegiena 19etan. Apostu honek produktu freskoen salmenta modelo berriarengatik 2014ean zehar aurrera egiten jarraitzen du eta gaur egun katearen supermerkatu guztiek fruta eta barazkien sail berria ezarri dute; maiatzaren hilean zehar harategi eta urdaitegi sail berria 290 dendetan egongo da eta ekainean kate guztiak labe sail berria edukiko du.

Lehen mailako Sektoreagatik eta Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriagatik apostu

2013an, Mercadonak hertsiki lanean jarraitu du katearen maila guztiekin Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarri baten garapenarekin konpromisoan aurrera egiteko gure herrialdeko nekazal, arrantza eta abeltzain sektorean hazkundea sortu behar duen aipatutako proiektu hau eratzen. Horretarako eta jatorri espainiarra duen lehengaia erabiltzeko, bere helburuaren barruan, bideragarria denean, lehen mailako sektorearekin kolaborazio akordio berrietara heldu da, 2013aren ixtean konpainiak 5.600 nekazari, 3.600 abeltzain eta 80 lonjetan parte hartzen duten Espainiako leku desberdineko arrantzaleen erakunde eta kofradiako 8.000 arrantzaleekin lotura estuak mantentzea baimendu dutenak.

Juan Roigentzat, “Mercadonan 2013 inflexio urtea izan bada, hurrengo 6 urteetan konpainia bezala izan nahi dugunaren oinarriak finkatu ditugu. Orain berriro birsortzea egokitzen zaigu Mercadonan Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarria martxan jartzeko. Iraunkortasun honek kate guztiaren 5 osagaien asetzea dakar: bezeroena, langileena, hornitzaileena, kapitalarena eta gizartearena, gure nekazari, arrantzale eta abeltzainen lana balioan jartzeko eta ahalik eta salneurri onenean jartzeko kalitate handiko produktu freskoen sorta handia eskaini ahal izateko. Eta aldaketa handi honek bere jatorria dauka: gure ‘Nagusiek’ eskatzen digute eta Mercadonarentzat betebehar bat da”.

Hitzarmen Kolektibo berria: soldata oinarriaren %17ko hazkundea aurrekoarekin konparatuz

Konpainiak lortu duen beste hito nagusi bat 2013an Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CC.OO)-eko ordezkariekin sinatutako Hitzarmen Kolektibo berria eta Berdintasun Plana izan da. Hitzarmen berriak bost urteko iraupena du eta bertan Mercadona 1.000 kalitatezko lanpostu egonkor berri sortzeko eta gainera bere langileen erosahalmena mantentzeko konpromisoa hartu du.

Juan Roigek esaten duen bezala, “lortutako etekina langileekin partekatzea eta hauen inplikazioa aitortzetik pasatzen da empresa baten hazkundea eta hori da irmoki sinisten dudan zerbait. Nik beti adierazi dut konponbidea produktibitatea handitzean datzala eta ez soldatak jeistean. Uste horretan oinarritzen da gure ordainsari politika, 4 urteko aintzintasuna duen edozein kutxazain edo berrerruleri, egungo langileen %80a, 1.400 euro hilean edukitzea baimentzen duena, zeinen kasuan 2 hileroko gehiago gehitu behar zaizkion helburuengatiko sariengatik, gertaera honek harro sentiarazten nau eta gainera sendotzen baimentzen gaitu urtez urte, errendimendu altuko empresa bat bezala”.

2013ko inbertsioak eta 2014ko konpromisoak

2013an inbertsioa 650 milioi eurokoa izan da, 61 denden irekierara bereziki bideratu den kopurua, 1.467 supermerkatu eta enpresaren gaurko estandarrekin moldatzeko 53 supermerkatuen erreformarekin osotasunean urtea amaitu arte, baita Guadix-en (Granada) inauguratutako bloke logistikoaren eraikuntzarako ere, eta Abreran (Bartzelona) eraikitzen ari denerako. 2014rako, Mercadonak 700 milioi euro hurbileko inbertsioa mantentzea aurrez ikusia dauka, 60 denden irekierara, supermekatuen errefometara eta Abrerako (Bartzelona) bloke logistikoaren eraikuntzarekin jarraitzeko bereziki bideratuko direnak.

MERCADONA: 2013KO GERTAKIZUN NABARMENGARRI BATZUK

  2012 2013 Oharrak
Dendak 1.411 1.467 56 garbi (61 irekiera // 5 ixte))
Salmentak BEZ*arekin 19.077 19.812 %4+
Salmenta Unitateak “kilitroak”** 9.647 9845 %2+
Sortutako etekina partekatu:      
Langilea (helburuengatiko ordainsaria)* 240 257 %7+
Etekin garbia 508 515 %1+(salmenten gaineko %2.9)
Zerga ekarpena* 1.306 1.465 %12+
Inbertsioa* 650 650 =
Berezko baliabideak* 3.019 3.438 +14%
Konpainiaren langile osotasuna 74.000 74.000 =
MERCADONA: 2013KO GERTAKIZUN NABARMENGARRI BATZUK
  2012 2013 Oharrak
Dendak 1.411 1.467 56 garbi (61 irekiera // 5 ixte)
Salmentak BEZ*arekin 19.077 19.812 %4+
Salmenta Unitateak “kilitroak” ** 9.647 9845 %2+
Sortutako etekina partekatu:
Langilea (helburuengatiko ordainsaria)* 240 257 %7+
Zerga ekarpena* 1.306 1.465 %12+
Etekin garbia 508 515 %1 + (salmenten gaineko %2.9)
Inbertsioa* 650 650 =
Berezko baliabideak* 3.019 3.438 %14+
Konpainiaren langile osotasuna 74.000 74.000 =
* Milioi eurotan
** Kilo/Litro milioietan

 

Juan Roig durante la presentación de resultados de Mercadona de 2013.Juan Roig 2013ko Mercadonaren emaitzen aurkezpenean.

 

Juan Roig y los Miembros del Comité de Dirección de Mercadona durante la presentación de resultados de Mercadona de 2013.Juan Roig eta Mercadonako zuzendaritza taldea 2013ko Mercadonaren emaitzen aurkezpenean.