Mercadona abre su primer supermercado en vitoria-gasteiz

Mercadonak bere lehenengo supermerkatua irekiko du Gasteizen

2014ko urriaren 08a
  • Establezimendu berri hori Mercadonak EAEn duen lehenengoa da; 2,9 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, eta 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin.
  • Eraikuntzan, 30 bat hornitzailek hartu dute parte, eta 160 pertsonari baino gehiagori lana eman diete lanek iraun duten bitartean.

Mercadonak gaur irekiko du bere lehenengo establezimendua Gasteizen (Araba), Alto de Armentia kalean hain zuzen. Supermerkatu horretan, 2,9 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 40 langileko lantaldea du, zeinek lan egonkor eta kalitatekoa baitute.

Konpainiak EAEn irekiko duen lehenengo zentroa da. 1.500 metro koadroko salmenta-aretoa du, non Mercadonaren ohiko atalak baitaude: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Nabarmentzekoak dira, halaber, zenbait atal berritu, hala nola produktu freskoena (adibidez, arrandegia, non lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko baita), solteko produktuen labearena eta fruta eta barazkiena, zeinak hurbileko produktu freskoen aldeko apustua egin baitu. Era berean, establezimenduak atseden-eremuak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere. Denda hau eraikitzen eta abian jartzen, 30 bat hornitzailek hartu dute parte, eta 160 pertsonari baino gehiagori lana eman diete lanek iraun duten bitartean.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera irekiko da, 9:15etik 21:15era, eta 260 bat lekuko  aparkalekua du, ibilgailu pribatuan iristen diren bezeroei erosketa errazteko. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgunearen bidez.

Dendaren beste alderdi aipagarri bat haren izaera ekoeraginkorra da; izan ere, energia-kontsumoa % 20raino murrizten duten zenbait neurri hartu ditu (bero-berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak).

Mercadona EAEn

Supermerkatu hau abian jarrita, EAEren aldeko apustuari eusten dio Mercadonak; izan ere, beste bi denda irekiko ditu urtea amaitu aurretik (biak Gasteizen). Datozen sei urteetan EAEn balioa sortzeko konpromisoa hartu du Mercadonak; horretarako, 25 denda irekiko ditu aldi horretan, 1.000 lanpostu egonkor sortuko ditu, 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta urtean 150 milioi euroko erosketak egingo dizkie EAEko nekazaritza-elikagaien hornitzaileei eta zerbitzu-hornitzaileei.

Beti Prezio Baxuak

Establezimendu hau irekita, konpainiak modu esklusiboan erabiltzen duen BPB (Beti Prezio Baxuak) politika komertzialaren onura jasoko dute Mercadonaren bezeroek; politika horren bidez, produktuetan aleko preziorik baxuena bermatzen da etengabe, kalitaterik onenarekin. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, familia-ekonomientzat inoiz baino garrantzitsuagoa da konpromiso hori.