COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Att cliente

Produktuak Eta zerbitzuak

Nola jakin dezaket produktu batek zer alergeno dituen? Baduzue glutenik/laktosarik/beste alergenorik gabeko produktuen zerrendarik?

Ez dugu produktu horien zerrendarik.

Produktu bakoitzaren etiketan ikus dezakezu informazio hori, ekoizleek bete beharreko araua baita:

  • 2014ko abenduan indarrean jarri zen 1169/2011 Erregelamenduak produktuaren etiketan alergenoei buruzko informazioa ematera behartzen du; eta gainerako osagai-zerrendatik bereizteko moduan nabarmendu behar dira, gainera. Kontsultatu nahi duzun alergeno hori ez bada agertzen, esan nahi du ez dela produktu horren osagaietako bat.

 

Produktu jakin bati buruzko informazioa nahi baduzu, produktuaren etiketa begiratzea gomendatzen dizugu, edo gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke, 900 500 103 doako telefonora deituta.  

Labeko produktuei dagokienez:

Mercadona saltokietako labeetan prestatutako produktuek, haien fitxako osagai-zerrendan agertzen diren alergenoez gain, hauen aztarnak izan ditzakete: glutena, arrautza, esnea eta esnekiak, arraina, soja, oskoldun fruituak, sulfitoak eta sesamoa.

Egoste-aldi bakoitzaren ondoren, egoste-ontziak astindu eta/edo arraspatu egiten dira kontaminazio gurutzaturik ez gertatzeko. Hala ere, ezin dugu % 100 bermatu halakorik gertatuko ez denik.