Att cliente

Nola jakin dezaket produktu batek zer alergeno dituen? Baduzue glutenik/laktosarik/beste alergenorik gabeko produktuen zerrendarik?

Nola jakin dezaket produktu batek zer alergeno dituen? Baduzue glutenik/laktosarik/beste alergenorik gabeko produktuen zerrendarik?

Osagai, alergeno eta aztarnei buruzko informazioa beti dago eskura eta eguneratuta produktuaren etiketan (ontziratu gabe saltzen diren produktuei dagokienez, salmenta-puntuan lor daiteke informazio hori). Horregatik, ez dugu alergeno-zerrendarik; gainera, gomendatzen dizuegu ez begiratzeko informazio hori datu-baseetan eta webguneetako argazkietan, ezin baitugu bermatu eguneratuta dagoenik.

Garrantzitsua da ireki behar duzun ontzian bertan kontsultatzea.

1169/2011 Erregelamenduak behartzen du produktuaren etiketan 14 alergenoei buruzko informazioa jartzera eta gainerako osagaien zerrendatik bereiz adieraztera. Alergeno bat agertzen ez bada, seinale ez dagoela.

Hauek dira nahitaez aitortu beharreko 14 alergenoak: glutena, krustazeoak, arrautzak, arraina, kakahueteak, soja, esnea eta deribatuak, fruitu oskoldunak, apioa, mostaza, sesamoa, sulfitoak, lupinuak eta moluskuak.